Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak
  4.  
  5. Etengabeko prestakuntza kreditatzeko sistema
  6.  
  7. Antolamendu Profesionala

Antolamendu Profesionala

Egoitza sistemaren bidezko prestakuntza sanitario espezializatua egiteko aukera edukitzeaz gainera, eta ikusirik aipatu prestakuntza beharrezkoa dela EEan profesional gisa jarduteko, Osasun eta Kontsumoko eta Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko Ministerioek puntuz puntu arautu dituzte jarraian zehartzen diren espezialista tituluetarako salbuespenezko sarbide sistemak.

Halaber, prozedura berezi bat zehazten da, Adar Sanitario batean Prestakuntza Profesionaleko titulua Europako Elkarteko Estaturen batean lortu ondoren, beste edozein Estatutan profesional gisa lan egin nahi duten pertsonentzat.

Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Mediku Espezialistaren titulua lortzeko salbuespenezko sarbidea

Prozeduraren izendapena eta norentzat bideratua den

Prozedura irekia Medikuntzako Lizentziadun titulua 1995eko urtarrilaren 1a baino lehen lortua dutenen eta honako baldintzak betetzen dituztela kreditatzen dutenentzat:

  • 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen, Familiako Mediku gisa jarduera profesionalean guztira bost urte bete izatea, Osasun Sistema Nazionalean barne harturiko zein hitzarturiko zentro edo zerbitzu propioetako plazetan garatuak.
  • Prestakuntza osagarriren bat egina izatea, goian aipatu den data baino lehen, gutxienez 300 ordukoa, zeinen edukietan kontuan hartuak egongo diren Familiako Medikuaren profil profesionala taxutzen duten arlo desberdinak.

Araudi Erregulatzailea

  • Uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretua (pdf, 37.6 KB), BOE, 1998ko abuztuaren 27a, Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Mediku Espezialista titulua lortzeko salbuespenezko sarbideari eta Osasun Sistema Nazionalean Medikuntzan jarduteari buruzkoa.
  • 1999ko martxoaren 26ko Ebazpena (pdf, 198 KB), BOE. 1999ko apirilaren 14a zeinaren bidez ezartzen den 1753/1998 Errege Dekretuko 1.2 artikuluan eta bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen dena.
  • 2001ko abenduaren 17ko Ebazpena, (pdf, 20.9 KB), BOE, 2002ko urtarrilaren 14a, zeinaren bidez ezartzen diren 1753/1998 Errege Dekretuko 3. artikuluan aipatzen diren proben ezaugarri komunak.

Prozedura

  • 2002an hasten da, izaera guztiz praktikoa duen proba objektibo batekin. Helburua gaitasun profesionala ebaluatzea da espezialitateko eduki formatiboetara egokituriko zenbait kasu klinikoren ebazpenaren bitartez.
  • Proba honi EKOE deritzo (Ebaluazio Kliniko Objektibo Egituratua) eta izaera guztiz praktikoa duten eduki klinikoko gune edo egoerez osaturiko zirkuitu bat da, interesatuek bata bestearen segidan korritu beharko dutena. Moduluka egiten denez, gerta daiteke batzuk gainditzea eta beste batzuk ez, gainditu ez direnak hurrengo deialdian berriro ebaluatzen direlarik.
  • Gutxienez urtean deialdi bat egingo da 2008ra arte. Interesatu bakoitza gehienez hiru deialditara aurkeztu ahal izango da. Lehiaketarako onartua izan den batek hurrengo deialdira ez aurkeztea erabakiko balu, automatikoki hurrengo urtekora pasako litzateke, baina horrek ez du esan nahi deialdi aukera bat galdu duenik.

Eskabideen aurkezpena

Eskabidea (pdf, 150 KB)

  • Eskabidea, eskatzaile bakoitzak aurkeztu behar duen dokumentazioa zehazten den modeloaren arabera, Hezkuntza eta Kulturako Ministerioko Unibertsitate, Ikerkuntza eta Garapeneko Estatuko Idazkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, aipatu Ministerioaren Erregistro Zentral edo Lurralde Erregistroetako edozeinetan.
  • Halaber, aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen eta Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 (pdf, 2.32 MB) Legean, urtarrilaren 13ko  4/1999, (pdf, 98.6 KB) Legeak emaniko idazkeran, bere 38.4 artikuluan adierazten diren gainerako leku eta formetan ere.

Eskabidea aurkezteko epea

  • Zabalik dago urtean zehar; hala ere, Sanitate eta Kontsumoko Ministerioak zehazten duen dataren barruan aurkezten diren eskaerak onartuko dira, urte bakoitzeko probara aurkezteko.

Emaitzak

Emaitzen jakinarazpenaz Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioa arduratzen da; halere, Osasun Sailetik aurretiaz jakinaraziko zaio interesatu bakoitzari.

  • EKOE Proba 2002: urriaren 19an Bartzelonan
    • 24 lagun aurkeztu ziren gure Autonomia Erkidegotik eta horietako 17k gainditu zuten proba.
    • Onartutak 2002 (pdf, 35.9 KB)
  • EKOE Proba 2003: azaroaren 23an Madrilen
    • 65 lagun aurkeztu ziren gure Autonomia Erkidegotik eta horietako 54k gainditu zuten proba; seik bigarren deialdian.
    • Onartutak 2003 (pdf, 49.9 KB)
  • EKOE Proba 2004: azaroaren 20an Madrilen
    • 55 lagun aurkeztu ziren gure Autonomia Erkidegotik eta horietako 41ek gainditu zuten proba.
    • Onartutak 2004 (pdf, 28.1 KB)
  • EKOE Proba 2005
    • 77 lagun aurketu ziren gure Autonomia Erkidegotik eta horietako 64ek gainditu zuten proba.
    • Onartutak 2005 (pdf, 16 KB)
  • EKOE Proba 2006
    • 68 lagun aurketu ziren gure Autonomia Erkidegotik eta horietako 42ek gainditu zuten proba.
    • Onartutak 2006 (pdf, 15 KB)
  • EKOE Proba 2007
    • 67 lagun aurketu ziren gure Autonomia Erkidegotik eta horietako 64 gainditu zuten proba.
    • Onartutak 2007 (pdf, 14.8 KB)
  • EKOE Proba 2008
    • 2009ko azaroan egingo da.

Europako Elkarteko Estatu Kideek Emandako Prestakuntza Profesionaleko Titulu eta Ziurtagirien Onarpen Profesionala

Prozeduraren izendapena eta norentzat bideratua den

Prozedura irekia Adar Sanitario batean Prestakuntza Profesionaleko titulua Europako Elkarteko Estaturen batean lortu ondoren, beste edozein Estatutan profesional gisa lan egin nahi duten pertsonentzat.

Hemen barne hartzen diren profesioak hauek dira:

  • Laborategiko Teknikari Espezialista
  • Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista
  • Medikuntza Nuklearreko Teknikari Espezialista
  • Erradioterapiako Teknikari Espezialista
  • Dietetika eta Nutrizioko Teknikari Espezialista
  • Ingurumen Osasuneko Teknikari Espezialista
  • Anatomia Patologiko-Zitologiako Teknikari Espezialista
  • Hortzaginetako Protesikoa
  • Hortzaginetako Higienista
  • Erizaintzako Laguntzailea

Araudi Erregulatzailea

Abuztuaren 4ko 1396/1995 Errege Dekretua (pdf, 772 KB) , BOE 1995eko abuztuaren 18a , 1992ko ekainaren 18ko 92/51/EEE arauak eta 1994ko uztailaren 26ko 94/38 EE araua Espainiako araubide juridikora lekualdatzen dituena eta zeinaren bidez bigarren sistema bat arautzen baita Europako Elkarteko estatu kideetako eta europar espazio ekonomikoa izenpetu duten gainerako estatuetako formazio profesionalen onarpenerako. (azaroaren 8ko 1837/2008, Errege Dekretuak Indargabetua (Ref. BOE-A-2008-18702).

1997ko abenduaren 9ko ebazpena (pdf, 158 KB), BOE 1997ko abenduaren 27a, zeinaren bidez arautzen den Europako Elkarteko Estatuetako sektore sanitarioko prestakuntza profesionaleko tituluen onarpenerako gaitasun proba eta praktika aldiaren iraupena.

Prozedura

Osasun Saileko Plangintza eta Antolamendu Sanitarioko Zuzendaritzari dagokio:

  • Beste Estatu kide batean edo europar espazio ekonomikora elkarturiko batean lorturiko formazioa onartzea.
  • Espainian lorturiko formazioaren kreditazioa.

Onarpenerako aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabide eredua (docx, 280 KB)

  • Eskabide orria behar bezala betea.
  • Naziotasunaren agiri kreditatzailearen fotokopia konpultsatua.
  • Titulu akademiko edo profesionalaren fotokopia konpultsatua.
  • Titulua lortzeko egin diren ikasketen ziurtagiri akademikoaren fotokopia konpultsatua, bertan adierazi behar delarik gauzatu den ikasketa planaren iraupen ofiziala, eta guztira zenbat orduko karga eduki duen eman diren gaietako bakoitzak.
  • Egin diren praktika aurre-profesionalak edo, dagokion kasuan, lorturiko lan esperientzia.
  • Atzerrian eman diren dokumentuak dagokien gaztelaniarako itzulpen ofizialarekin aurkeztuko dira.

Kreditaziorako aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabide eredua (docx, 58 KB)

  • Naziotasunaren agiri kreditatzailearen fotokopia konpultsatua.
  • Titulu akademiko edo profesionalaren fotokopia konpultsatua.
  • Titulua lortzeko egin diren ikasketen ziurtagiri akademikoaren fotokopia konpultsatua.

Eskabideen aurkezpena

Eskabidea, dagokion dokumentazioarekin batera Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Plangintza eta Antolamendu Sanitarioko Zuzendaritzan aurkeztu behar da.

Halaber, aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen eta Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (pdf, 2.32 MB), urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak, (pdf, 98.6 KB) , emaniko idazkeran, bere 38.4 artikuluan adierazten diren gainerako leku eta formetan ere.

Ebazteko epea

Gehienez 4 hilabete interesatuak dokumentazio guztia aurkeztu duen egunetik zenbatzen hasita.

459/2010 Errege Dekretua (pdf, 506 KB) . Dekretu horrek Europar Batasuneko kide ez diren estatuetan lortutako osasun zientzietako espezialisten atzerriko tituluak lanbidean aritzeko onartzeko baldintzak arautzen ditu (BOEren 107.zenbakia, 2010eko maiatzaren 3koa).


Euskadi, auzolana