Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
  4.  
  5. eŘezeta
  6.  
  7. Ohiko galderak

Datu pertsonalen isilpekotasuna

  • E-rezeta. Preguntas frecuentes sobre la receta electrónica: Confidencialidad de los datos personalesNola bermatuko didate nire datuen isilpekotasuna?

    Sistema honek segurtasun-neurriak ditu, datuen konfidentzialtasuna bermatzeko, informazioaren osotasuna zaintzeko, eta agindua ematen duenaren, gaixoaren eta botikariaren nortasuna egiaztatzeko. Hori guztia, indarrean dagoen Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

  • Nor irits daiteke nire datuetara?

    Farmazietan nahiz Osasun Zentroetan lan egiten duten osasun-alorreko langileek, betiere egoki identifikatuta badaude. Sistemak gorde egingo du nork, noiz, nondik eta zer datu eskuratu dituen. Farmazian une batean baino ezingo dituzte eskuratu datuak: medikazioa jasotzean osasun-txartela ematen diezunean, eta soilik farmazia horretan.

  • Zer informazio pertsonal eskura daiteke?

    Zure historial farmakoterapeutiko osoa, hau da, errezetatu dizkizuten medikamentu guztiak, medikamentuei eragiten dieten alergien eta jasanezintasunen inguruko datuak, eta nork preskribatu eta eman dituen.

  • Farmazietan sar daitezke nire historia klinikoan?

    Ez, inola ere ez. Farmazietan historial farmakoteraupetikoa baino ezin dute eskuratu. Hau da, errezetatu dizkizuten medikamentuak baino ez. Osakidetzako osasun-langileek baino ezin dute eskuratu zure historial kliniko konfidentzial eta pribatua “on line”, kontsulta egiteko unean.

  • Nire tratamenduarekiko isilpekotasuna eska dezaket?

    Bai, badago errezeta batzuetan konfidentzialtasuna eskatzeko aukera. Gaur egun, kontsultan eskatu behar duzu, zure errezetak paperezkoak izaten jarrai dezaten. Geroago, medikuaren agindu elektroniko batzuetan konfidentzialtasuna gordetzeko prestatuta egongo da sistema.


Euskadi, auzolana