Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasun Eskola
  4.  
  5. Informa zaitez zure gaixotasunaz
  6.  
  7. iBotika
  8.  
  9. Lotura erabilgarriak herritarrentzat

Diabetesa

Aldatu daiteke pilulak hartzeko edo intsulina jartzeko ordua?
Diabetesa duten paziente gehienek errespetatu egin behar dute botika hartzeko ordua, tratamendua eraginkorragoa izan dadin, bai ahotik hartzen den diabetesaren kontrako tratamenduetan, bai intsulinaren kasuan.
Badago diabetesa tratatzeko balio duen sendabelarrik?
Badaude zenbait landare-espezie, gluzemia jaisteko propietateak omen dituztenak. Diabetesaren Espainiako Elkarteak dio, gehienetan, usadioz hala erabili izan direlako bakarrik egotzi zaiela ahalmen hori.
Ahotik hartzeko antidiabetikoek ba al dute ondorio kaltegarririk?
Medikamentu guztiek eragin ditzakete ondorio kaltegarriak. Oro har, gutxitan agertzen dira, baina komeni da zein diren jakitea, berehala antzemateko eta, ahal bada, prebenitzeko.
Pilulak hartzen ari banaiz denetik jan dezaket?
Odoleko glukosa-maila gutxitzeko botika bidezko tratamendu bati ekitean, ez da komeni elikadura osasungarria bertan behera uztea.
Zergatik da garrantzitsua diabetikoek txertoak jartzea?
Diabetikoak gripearen birusaren eta pneumokokoaren kontrako txertoa jartzea gomendatuta duten arrisku taldearen barruan daude, bi agente infekzioso horiek larriak izan daitezkeen sukar-gaixotasunak sortzeko ahalmen handia dutelako.
Zer da intsulina?
Azukrea odoletik gorputzeko zeluletara pasarazten du intsulinak.
Nola irakurri intsulina-xiringa bat
Garrantzitsua da intsulina-dosi egokia erabiltzea. Xiringako lerroetan ikusiko duzu zenbat unitate erabiltzera zoazen. Baina baliteke, xiringaren arabera, lerro horiek ezberdinak izatea.
Intsulina non injektatu
Diabetesa dutelako intsulina injektatu behar duten pertsonek beren gorputzeko zein tokitan injektatu jakin behar dute, eta gainera, "injektatzeko leku horiek" txandatzen ikasi behar dute.
Helduek intsulina injektatzeko teknikak
Diabetesa dutelako intsulina injektatu behar dutenek intsulina beren buruari injektatzen ikasi behar dute. Osasun Eskolaren bideo honetan (egin linka Osasun Eskolara) ikasiko duzu dosia nola prestatu eta nola injektatu.
Intsulinen tratamenduetarako, jarraibide bat baino gehiago dago?

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana