Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

ATE IREKIKO JARDUNALDIA EGOILIARRENTZAT

Urtero antolatu ohi den jardunaldi honen xedea hauxe da: Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua -Galdakao-Usansolo Ospitalea eta lehen mailako arretak osatzen dutena- ezagutaraztea, aurten, egoiliar-plaza aukeratu behar dutenei, eta egiaztatutako gure 21 espezialitateetatik batean, espezialitatea egiteko zerbitzu erakunde hau aukeratu nahi dutenei.

Jardunaldian, zentroaren ezaugarriak azalduko dira, eta bertan eskaintzen diren espezialitateen berri emango, eta parte-hartzaileen zalantzak zein galderak ere argituko dira. Bisita gidatuan, berriz, batetik, zentroko eremu ezberdinetako profesionalek parte hartuko dute, eta, bestetik, askotariko espezialitateetan diharduten tutoreek ere, eta prestakuntza-ibilbideen berri emango dute.

2019ko jardunaldia

Aurten, apirilaren 5ean izango da, Galdakao-Usansolo Ospitaleko areto nagusian.

Data: 2019/04/05

Lekua: Galdakao-Usansolo Ospitaleko areto nagusian

Ordua: 10:00 - 12:00h

Izen-ematea

Jardunaldian parte hartzeko interesa badaukazu, esteka hau baliatuz, on line inprimakia bete ezazu, zure datu pertsonalak, eta ezagutu nahi duzun espezialitatea zehaztuz.

Informazio zabalagoa

944007031

DOCENCIA-IRAKASKUNTZA.BARRUALDE-GALDAKAO@osakidetza.eus

Hauxe duzu aukera erakundea eta bertako prestakuntza eskaintza bertatik bertara ezagutzeko!

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana