Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Ingurugiro osasuna
Osasuna

EHAEko ur horniketa

Orri batzuen irudia.Ura funtsezkoa da bizitzarako eta, baliabide mugatua denez, zaindu beharrekoa. Behar adina baliabide hidriko edukitzea eta berauen kalitatearen narriadura saihestea arretarik handiena merezi duen arazoa da eta horretarako ezinbestekoa da lankidetzan jardun dezagun administrazioek, erakunde publiko zein pribatuek eta herritar guztiok. Uraren babesa XXI. mendeko mundu mailako erronka nagusietako bat da.

Zertan dautza ur horniketako sistemak?

Kontsumitzailearen kanilara iritsi aurretik hainbat azpiegitura eta eragiketa daude: horniketa sistemak. Sistema konplexu horien helburua banatzen den uraren beharrezko kalitatea lortzea eta zaintzea da. Oro har, honako atal hauek barne hartzen dituzte:

  • Bilketa: edateko uraren produkziorako bilketa egiten deneko gune babestua eta instalazioak. Bilketa guneek ongi babestuak egon behar dute uraren kutsadura saihesteko.
  • Hoditeria:bilketa gunetik tratamendu plantara eta hortik deposituetara ura garraiatzeko hodi sistema.
  • Tratamendu Planta: uraren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren tratamenduak gauzatzen direneko instalazio multzoa.
  • Depositua: banatzeko ura biltzen edo gordetzen den lekua.
  • Banaketa sareak: sistemako elementu batzuetatik beste batzuetara ura garraiatzeko hodi sistema. Bi sare mota bereizten dira: Altako sarea, bilketa gunetik urtegi edo deposituetara doana eta Bajako sarea, deposituetatik erabiltzaileen hartuneetara doana.

Horniketa sistemetan erabiltzen den ezein materialek ez dio kutsatu behar urari bere kalitatea asalda lezakeen inolako substantzia motarik.

Nola kontrolatzen da kontsumoko uraren kalitatea?

Horniketa sistemak arreta handiaz zaintzen dituzte beren titularrek kontrol eta zainketako unitateen (KZU) bitartez, bai eta Osasun Sailak ere.

LKZUek Osasun Sailaren baimena daukate horniketa guneen kontrol eta gestioko programak elaboratzeko eta betearazteko. Kontrol programa hauetan barne hartzen dira, uraren analisiak ez ezik, instalazioen prebentzioko eta mantenimenduko neurriak ere.

Era berean, kontsumoko uren zainketan eta kontrolean parte hartzen dute Osasun Sailaren menpeko osasun publikoko zentroek ere, EHAEko horniketa gune guztietako instalazioak, kontrol programak eta uraren kalitatea gainbegiratuz.

Osasun publikoko zentroek eta KZUek eratzen dute EHAEko kontsumo publikoko uren Kontrol eta Zainketako Sarea, Eusko Jaurlaritzaren 178/2002 dekretuan jasotzen diren helburu, betebehar eta erantzukizunekin.

EHAEko uraren kontrol programen jarraibide orokorrak Osasun Sailak ezarriak dira. Banatzen den uraren kalitatea, kutsatzaileen gehieneko mailak eta analisien gutxieneko maiztasuna Europako Elkartearen eremu guztirako daude finkatuak (98/83/EE Araua), eta espainiar legeriara ekarriak izan dira (140/2003 ED).

Baso ur baten irudia.Ura ondasun urria da eta bizitzarako funtsezko baliabidea; beraz, garrantzi erabakigarria dauka osasunerako. Uraren horniketa sistemen inguruan erakunde gestoreen ahaleginei ingurumen eta osasun administrazioena gehitzen zaie, bai herri mailakoena eta bai Europako Elkarte mailakoena.

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan kalitate egokiko baliabide hidrikoak dauzkagu giza kontsumorako uraren produkziorako. Normalean, urari hainbat tratamendu eta desinfekzio prozesu ezartzen zaizkio, kontsumitzaileei banatu aurretik, kontsumorako egoki bihurtzen dutenak. Horniketa sistemak beren titularrek eta Osasun Sailak kontrolatzen dituzte.  Ura analizatu egiten da banatu aurretik eta banatu bitartean.

Analisien mota, kontsumoko ura analizatu behar den gutxieneko maiztasuna eta onartzen diren kutsatzaileen gehieneko mugak europar legeriaren arabera ezarri dira Europako Elkartearen eremu guztirako.

Euskadiko herri gehienetako kontsumoko ura kalitate organoleptiko handikoa da, berme sanitario altua dauka eta europar eta espainiar araudian ezartzen diren baldintza guztiak betetzen ditu.

Gai Interesgarriak:

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana