Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Eibar Ospitale Berria

Kaixo Denbabarrena

Eibar Ospitale berria Debabarreneko osasun arreta hobetzera dator. Izan ere, irekitzen denean, herritarrei dagoeneko ematen zaizkien zerbitzuak baino gehiago emango dizkie eta eskualdeko 75.000 biztanleei irisgarritasuna eta eskaintza sanitarioa hobetuko dizkie. Debabarrena ESIaren egituran beste zentro bat bezala txertatzen den ospitale berri honek, 21.000 metro koadrorekin, instalakuntza modernoak ditu honako zerbitzu hauek eskaintzeko: Lehen Mailako Arreta (familia-medikuntza eta pediatria), Osasun Mentala, erresonantzia magnetikoko talde bat (Osatek) izango duen Erradiodiagnostikoko zerbitzua eta Errehabilitazioko zerbitzua. Era berean, kanpo-kontsultetan 8 espezialitate eskainiko dira 14 kontsultetan. Azkenik, 20-24 oheko hiru ospitalizazio-unitate izango ditu bi solairutan banatuta. Erreferentziako ospitalea Mendarokoak izaten jarraituko duen arren, Eibar Ospitalea hurbilago dagoen osasun azpiegitura berria izango da, osasun-zerbitzu berriekin. Azken finean, herritar guztientzako arreta hobea.

Eibar Ospitalea Datuak

Informazio gehigarria:

Hospital de Eibar por plantas

Zerbitzuak solairuka

  1. Ospitalizazio-unitateak 
  2. Ospitalizazio-unitateak
  3. Ospitaleko Errehabilitazioa
  4. Kanpo-kontsultak 
  5. Ospitalez kanpoko osasun mentaleko zentroa
  6. Onarpena eta informazioa
  7. EAG
  8. Lehen Mailako Arretako Unitatea
  9. Kafetegia
  10. Zuzendaritza /Administrazioa
  11. Ekitaldi aretoa 
  12. Osasun Publikoa
  13. Erradiodiagnostiko-gunea
  14. Errehabilitazio-zerbitzua
  15. Sukaldea
  16. Zerbitzu orokorrak

Lehen mailako arretako unitatea

Plantas del hospital de EibarOrain arte Torrekuako osasun-zentroan eskaini den jarduera guztia gauzatuko da Eibar Ospitalean, lehen mailako arreta hobetuz. 0. solairuak egongo dira medikuen eta erizainen kontsultak:

  • 7 kontsulta familia-medikuentzat
  • 7 kontsulta erizainentzat
  • Pediatria kontsulta bat
  • Haur-erizaintzako kontsulta bat

Ospitalez kanpoko osasun mentaleko zentroa

Zentro berriak honako hauek izango ditu: 12 kontsulta, administrazio-gunea, itxaron-gela bereiztuak (helduentzakoak eta haur eta gazteentzakoak), botikina, bilera-gela eta taldeentzako bi gela; horiek guztiak, 850 metro koadrotan banatuak. Guztira 12 profesional egongo dira taldean:

  • 4 psikiatra
  • 3 psikologo kliniko
  • 2 erizain espezialista
  • 2 administrari laguntzaile
  • 1 gizarte-langile

Etengabeko arreta gunea (AEG)

EAGetan larrialdietako arreta ematen da osasun zentroko ordutegiaz kanpo edo jaiegunetan. Eibar Ospitaleko EAGak ordutegi hau izango du:

  • 17:00etatik 08:00etara lanegunetan eta 24 orduz larunbat, igande eta jaiegunetan.

Plantas del hospital de Eibar

Zortzi espezialitateren kanpo-kontsultak

Zortzi espezialitate hauetako arreta emango da hamalau kontsultetan:

  • Kardiologia
  • Arnas aparatua
  • Barne-medikuntza 
  • Neurologia 
  • Erreumatologia 
  • Errehabilitazioa
  • Traumatologia
  • Endokrinologia

Erreabilitazio-zerbitzua

Ospitaleak Errehabilitazio Zerbitzu bat izango du, eta anbulatorioko pazienteei eta ospitaleratutakoei emango die arreta.

Bi gimnasio, bi kontsulta eta giharrak indartzeko gela bat izango ditu.

ESIaren gaur egungo eskaintzari honako hauek gehituko zaizkio:

  • Bihotz errahabilitazioa
  • Infiltrazio ekogidatuak egiteko ekografoa
  • Ahots- eta irenste-arazoen balorazioa eta errehabilitazioa
  • Hizkuntz arazoen balorazioa eta errehabilitazioa
  • Terapia okupazionala 
  • Lokomozio-aparatuko patologiaren talde-tratamenduak

Ospitalizazioa (unitate 1)

Ospitaleak 20-24 oheko hiru ospitalizazio-unitate izango ditu bi solairutan banatuta. Bertan Barne-medikuntza Zerbitzuak beste espezialitateekin koordinatuta emango du arreta.

  • Eskaintza susperraldiari, errehabilitazioari eta zainketa aringarriei begirakoa izango da.

Plantas del hospital de Eibar

Ospitalizazioa (2 unitate)

Ospitaleak 20-24 oheko hiru ospitalizazio-unitate izango ditu bi solairutan banatuta. Bertan Barne-medikuntza Zerbitzuak beste espezialitateekin koordinatuta emango du arreta.

  • Eskaintza susperraldiari, errehabilitazioari eta zainketa aringarriei begirakoa izango da.

Plantas del hospital de Eibar

Zerbitzu zorroak (kudeaketa)

  • Kalitatea
  • Kudeaketa Sanitarioko Unitatea
  • Informatika
  • Pertsonen kudeaketa
  • Kudeaketa ekonomikoa

Plantas hospitalesZerbitzu orokorrak (klinikoak)

  • Erradiodiagnostikoa (-1. solairua)
  • Laborategia (0. eta 1. solairua)
  • Lan-osasuna (0. solairua)
  • Prebentzio-medikuntza (0. solairua) 
  • Farmazia (-2. solairua)

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana