Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Gaixotasunak
  4.  
  5. Elgorria

Elgorria

Birus batek kausatzen duen arnas gaixotasuna da. Birusaren esposizioan egon ondoren 10-12 egunetara agertzen dira sintomak: sukarra, eztula, sudur kongestioa eta konjuntibitisa. Larruazaleko orbanak esposizioren ondorengo 14. egunean edo agertzen dira eta 5-6 egun irauten dute; aurpegian hasi eta gorputz guztira hedatuz joaten dira.

Konplikazioak (beherakoa, belarriko infekzioak, pneumonia, entzefalitisa, dardarak) ohikoagoak dira 5 urtetik beherakoengan eta 20 urtetik gorakoengan, batez ere beste osasun arazoren batzuk badituzte. Emakume haurdun batek gaixotasun hau harrapatzen badu, gerta daiteke haurra galtzea, erditze goiztiarra edo pisu txikiegiko haurra jaiotzea.

Gaixotasuna oso kutsakorra da eta igor daiteke larruazaleko erupzioak hasi baino 4 egun lehenagotik 4 egun geroagora arte. Birusa pertsona infektatuaren sudurrean eta eztarrian egoten da eta airera bidaltzen da eztul edo usin egitean edota hitz egitean. Birusa sudurretik edo ahotik sartzen da arnasa hartzean edo, azalera kutsatu bat ukitu ondoren, eskua ahora eramatean, izan ere birusak bi ordubete iraun dezake bizirik kanpoan.

Txerto hirukoitz birikoak elgorritik, errubeolatik eta parotiditisetik babesten du, gaixotasun hauek eragiten dituzten birusak baitauzka, baina ahuldurik. Pertsona bat txertatzean, hau ez da gaixotzen baizik eta erantzun inmunologiko bat garatzen du, gero birus horietatik babestuko duena. Gaur egungo txerto egutegiaren arabera, txertoaren lehenbiziko dosia 12 hilabete egitean ematen zaio haurrari eta bigarren dosia 4 urte betetzen dituenean.

Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Hiru Lurraldek elgorria erauzteko erabakia hartu dute. Europarako Lurralde Bulegoak 1998an plan estrategiko bat onartu zuen, helburu orokor hauek dituena:

  • Lurraldean elgorriagatiko erikor-hilkortasuna murriztea.
  • Lurraldeko elgorri autoktonoa erauztea 2007 urterako.

Helburu horiek lortzeko, EAEan txerto egutegia aldatu zen, txerto hirukoitz birikoaren bigarren dosia 4 urteko adinera aurreratuz; ezohiko txertaketa kanpaina bat gauzatu zen 2000 urtean eta zainketa epidemiologiko zehatz bat egiten dihardugu orain, elgorriaren erauzketarako jarduera protokoloari jarraiki.

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus

Azken aldaketako data: 2017/04/26

Euskadi, auzolana