Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Ingurugiro osasuna
Osasuna

Eremu elektromagnetikoak eta osasunean duten eragina

La exposición a campos electromagnéticos (CEM) es intemporal y universal ya que en el medio en que vivimos este tipo de campos abundan de forma natural. Los campos eléctricos que se producen por la acumulación de cargas en zonas de la atmosfera por efecto de las tormentas y el campo magnético que crea la tierra son ejemplos de campos de origen natural. Los CEM creados de forma artificial son también abundantes, los electrodomésticos en las viviendas, los sistemas de transmisión y distribución de electricidad etc.

En los últimos años, el rápido desarrollo de tecnologías de telecomunicación por radiofrecuencias y microondas ha generado en la comunidad científica gran debate sobre los efectos en la salud derivados de la exposición a los CEM. El primer estudio que asocio los CEM con leucemia en niños se realizó en el año 1979, desde entonces se han realizado multitud de estudios sobre CEM de muy baja frecuencia y su asociación con distintos efectos en la salud.

Kontsumo txikiko lanparak
  • Erradiazio ultramoreen eta eremu elektrikoen esposizioa murrizteko, lanparetatik 30 cm-ra egon.
Indukzio-sukaldeak
  • Kazolaren zabalera egoste-eremura egokitu. Ez erabili kazola txikiak eremu handi batean; aitzitik, egoste-eremua guztiz estali diametro egokia duten kazolak erabiliz. Ipini beti kazola egoste-eremuaren erdian.
  • Ezinbestekoa da sukaldetik kazolara energia eraginkortasunez igortzea bermatzeko bereziki egindako kazolak erabiltzea. Fabrikatzaileek kazola horiek indukzio-sukaldeetarako egokiak direla adierazi ohi dute.
  • Sukaldetik 5-10 cm-ra egonez gero, eremu magnetikoekiko esposizioa nabarmen murriztu daiteke.
  • Ez erabili metalezko sukalde-tresnarik korronteak gorputzaren bidez jariatzea saihestearren.
Mikrouhin-labea
  • Erabiltzeko eskuliburuan dauden jarraibideak eta segurtasun-aginduak irakurri.
  • Ate-koadroa eta geldialdi-junturak garbi eduki; halaber, kontrolatu atea ixteko sistemek ongi funtzionatzen dutela, estankotasuna, eta tresnaren gorputza egoera onean dagoela. Ez erabili inola ere tresna akastunik.
Telefono mugikorra
  • Esposizioa murrizteko, hauxe aholkatzen da:
    • SAR (Xurgatze-tasa espezifikoa) balio apala duen telefonoa erabiltzea.
    • Elkarrizketa laburrak edukitzea edo SMSa erabiltzea.
    • Igorpen txikiko Bluetooth igorlea duen esku libreko kit bat erabiliz gero, buruak xurgatzen duen karga murrizten da.
    • Ahal den neurrian, estaldura ona dagoenean bakarrik erabiltzea telefonoa.
  • Informazio gehigarria:
    • Ez erabili mugikorra gidatzean, «esku libreko» kit bat eduki arren, istripua gertatzeko arriskua areagotzen baitu.
    • Kontuz «erradiazioaren aurkako osagai» deitutakoekin; komunikazio-kalitatea alda dezakete, eta esposizioa handitzeko arriskua dago.
    • Inplante medikoa dutenek 30 cm-ko tartea eduki behar dute mugikorraren eta inplantearen artean.
Haririk gabeko telefonoa
  • 50 cm-ko tartea izan banagunearen (DECT) eta egonaldi luzeko tokien artean - atseden hartu edo lan egiteko tokiak-.
  • Telefonoz hitz egiten denbora asko ematen baduzu, erabili haridun telefono bat edo aurikularrak. Kontuan hartu behar dugu haridun telefono batzuek ere DECT teknologia erabiltzen dutela eta, ondorioz, erradiazioak igortzen dituztela.
  • Merkatuan erradiazio ahula duten DECT teknologiadun telefonoak daude. Beste modelo batzuek ez dute erradiaziorik igortzen telefonoa eskegita dagoenean, eta beste batzuek oso erradiazio apala igortzen dute banagunearen eta tresnaren arteko lotura kalitate onekoa denean.
WLAN (hari gabeko sare lokala)
  • WLAN sarea beharrezkoa denean bakarrik piztu. Garrantzitsua da eramangarrian WLAN funtzioa itzaltzea; horrela egin ezean, ordenagailuak sarea bilatzen jarraituko du, eta erradiazio gehigarriak sortuko ditu, bateria agortzeraino.
  • Ez eduki eramangarria gorputzari itsatsita WLAN sarea konektatuta dagoenean.
  • Sarbide-puntuak lan egin, egon edo atseden hartzeko tokietatik metro batera kokatu, bertan denbora luzez egoten bagara.
  • Sarbide-puntua erdian ipini, konektatutako tresna guztiek hartze ona eduki dezaten.
  • WLAN igorgailua fabrikatzaileak emandako antenarekin baino ezin da erabili. Antena ez badagokio igorgailuari, gehieneko igorpen-potentzia gainditu daiteke.
Haurtxoentzako interfonoa
  • Interfonoa umearen ohetik metro batera kokatu, gutxienez.
  • Ez erabili etengabe igortzen duen gailurik; haurtxoaren moduluan «ahotsaz automatikoki abiaraztea» edo «VOX» aukera jarri.
  • Interfonoa egokigailu bati lotuta badago, egokigailua gutxienez umearen ohetik 50 cm-ra egon beharko da.

Zer dira eremu elektromagnetikoak (EEM)?

Argiaren abiaduran, aldi berean lekualdatzen diren uhin elektriko eta magnetikoen konbinazioa da. Erradiazio gisa definitzen dira; horrekin esan nahi da uhinen bidez transmititzen den energia dela. Eremu elektromagnetikoen ezaugarri nagusiak maiztasuna eta uhin-luzera dira. Bi ezaugarri horiek zuzenean elkar erlazionatuta daude: maiztasuna zenbat eta handiagoa, are laburragoa da uhin-luzera. Maiztasuna puntu jakin batetik, denbora unitate batean, igarotzen den uhin kopurua da, eta hertzetan neurtzen da (zikloak segundoko). Uhin-luzera, berriz, uhin batetik hurrengora arteko distantzia da.
Erradiazio elektromagnetiko batzuen eta besteen arteko alde nagusia maiztasuna da: Zenbat eta maiztasun handiagoa, are handiagoa da garraiatzen den energia kantitatea.
Uhin elektromagnetiko batzuek energia handia garraiatzen dute; molekulen arteko loturak hausteko (ionizazioa), eta zeluletan aldaketak eragiteko adina. Material erradiaktiboek igortzen dituzten X izpiek eta gamma izpiek ahalmen hori dute; horiei erradiazio ionizatzaile esaten zaie.
Lotura molekularrak hausteko gauza ez diren eremu elektromagnetikoei, berriz, erradiazio ez-ionizatzaile esaten zaie. Multzo horretan behe-maiztasuneko uhinak sartzen dira (hala nola, mikrouhinak, irrati-uhinak eta abar).
Hemendik aurrera, eremu elektromagnetikoez hitz egitean, ez-ionizatzaileez arituko gara.

Non sortzen dira eremu elektromagnetikoak?

Bizi garen ingurunean, eremu elektromagnetikoak nonahi daude; batzuk naturalak dira, eta beste batzuk, berriz, garapen teknologikoaren ondorio. Gehienak ez dira gizakien begiez ikusten, baina ikus ditzakegun batzuk ere badaude (ortzadarra, adibidez). Atmosferaren gune jakin batzuetan, ekaitzen eraginez, karga elektrikoak pilatzen direnean eremu elektrikoak sortzen dira. Lurreko eremu magnetikoak iparrorratzak ipar-hego noranzkoan orientatzen ditu; halaber, txoriek eta arrainek ere orientatzeko erabiltzen dute.
Azken urteotan, energia elektrikoaren eskariaren, haririk gabeko teknologien eta gizarteko zein lan-arloko aldaketen ondorioz, eremu elektrikoak izugarri ugaritu dira. Etxean eta lantokian, guztion inguruan eremu elektriko eta magnetikoen sare bat dago.

Zer gailuk sortzen dituzte eremu elektromagnetikoak?

Maiztasunaren arabera, hiru eremu elektromagnetiko mota daude. Goi-tentsioko lineek eta ohiko etxetresna elektrikoek (hozkailua, ile-lehorgailua...) maiztasun oso apaleko eremu elektrikoak eta magnetikoak sortzen dituzte.
Ordenagailu-pantailen, lapurreten aurkako gailuen eta segurtasun-sistemen tankerako tresnek, berriz, maiztasun ertaineko eremuak sortzen dituzte.
Azkenik, goi-maiztasuneko edo irrati-maiztasunekoak ondoko hauek sortuak izaten dira: irratia, telebista, telefonia mugikorreko antenak, telefono mugikorrak eta haririk gabekoak, Wi-Fia, Bluetootha eta mikrouhin labeak.

Kalterik eragiten al dute osasunean goi-tentsioko lineek?

Gaur egun dauden ezaguerekin, ez dago adostasunik eremu elektromagnetikoekiko esposizioak osasunean izan ditzakeen ondorioei buruz; dena den, IARCek (Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentzia) maiztasun oso apaleko eremu magnetikoak (goi-tentsioko lineak, etxetresna elektrikoak -hozkailuak, ile- lehorgailuak, besteak beste-) gizakiengan minbizia eragin dezaketenen artean sartu ditu (2B multzoa). Horrek esan nahi du gaur egun ez dagoela frogatuta behe- maiztasuneko eremu elektromagnetikoekiko esposizioak minbizia eragin dezakeenik.
Gure ingurunean, eremu elektriko trinkoenak goi-tentsioko linea elektrikoen azpiko tokietan sortzen dira. Sare-maiztasuneko eremu magnetiko trinkoenak, aldiz, normalean motorren eta beste tresna elektriko batzuen inguruan izaten dira; baita osasun-diagnostikorako irudiak sortzen dituzten ekipo espezializatuetan ere.

Telefonia mugikorreko antenek eremu elektromagnetikoak igortzen al dituzte?

Bai. Telefonia mugikorrak irrati-maiztasunen energia erabiltzen du informazioa garraiatzeko, telebistak eta irrati-maiztasunak egin bezalaxe. Telebistan eta irrati- maiztasunean erabilitakoen antzeko antenak daude.
Mugikorra antenatik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta estaldura hobea, eta are txikiagoa izango da telefonoak zein antenak konexioa lortzeko igorri beharreko potentzia.

Antena batetik gertu bizitzeak osasunean eragin al dezake?

Ez dago zientifikoki frogatuta antenek, legeriak ezarritako emisio-mugen barruan, osasunean ondorio kaltegarriak eragiten dituztenik.
Horretaz gain, antenek igorritako uhinak lurzoruaren ia paraleloan hedatzen dira; ez dute beherantz igortzen, eta, ondorioz, antena dagoen eraikin berean bizitzeak ez dakar esposizio gehigarririk.

Antena batetik gertu bizitzeak osasunean eragin al dezake?

1066/2001 Errege Dekretuak (irailaren 28ko 1999/519/EE Europako Gomendioan oinarrituta) emisio irrati-elektrikoen aurkako osasun-babeserako neurriak ezartzen ditu. Industria Ministerioak, antena bat jar dezaten baimendu baino lehen, sustatzaileari azterketa egiteko eskatzen dio, antena ipini aurretiko mailak kontuan hartuta. Halaber, funtzionatzen hasi aurretik, Industria Ministerioak berau ikuskatzen du, proiektuan adierazitakoa betetzen den egiaztatzeko asmoz. Bestalde, operadoreek, urtero, neurriak aurkeztu behar dituzte araudia oraindik betetzen duten egiaztatzeko.
Antenen emisioei buruzko datu guztiak Ministerioaren webgunean argitaratzen dituzte. Oro har, mugak betetzeko oso marjina handia dago, eta neurtutako mailak, batez beste, baimendutako maximoa baino 1.200 bat aldiz txikiagoak izaten dira.
Ministerioaren webgunea
Udalaren baimena ezinbestekoa da funtzionatzen hasteko.

Zer kontrol dituzte telefono mugikorrek?

Mugikorren egileek frogatu behar dute Europako Zuzentarauaren eskakizunak betetzen dituztela; baita beren produktuen SAR maila jakinarazi ere. SAR tasak gorputzak xurga dezakeen energia adierazten du. Telefono orok du bere SAR maila.
Gehieneko SAR maila 2 W/Kg-koa da, eta berau egiaztatu behar da telefono mugikorren egile guztiek nahitaez bete beharreko nazioarteko protokoloen bidez. Gailu bakoitzaren SAR maila webgune honetan ikus daiteke: www.mmfai.org

Nola eragiten dio mugikorra erabiltzeak osasunari?

Orain arte egindako azterketetan ez da zientifikoki frogatu telefono mugikorra erabiltzeak osasunean ondorio kaltegarriak izan ditzakeenik.
Telefono mugikorren eraginpean egotearen ondorio nagusia ehunak berotzea da (ondorio biologikoa), baina gailu horiekiko esposizioa oso txikia denez, beroketa ezdeusa izaten da.
Ondorio biologiko horiek, halere, SAR tasaren, telefonoa erabili den denboraren, eta hurbilen dagoen antenarekiko distantziaren araberakoak dira.

Telefono mugikorra erabiltzeak minbizia eragin al dezake?

Gaur egungo ezaguerekin ez dago kausaltasun-harremanik frogatuta telefono mugikorren erabileraren eta minbizi motaren baten garapenaren artean. Nolanahi ere, IARCek (Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentzia) irrati-maiztasunen (mugikorrak, Wi-Fia...) eremu elektromagnetikoak gizakiengan minbizia eragin dezaketenen artean sartu ditu (2B multzoa).
Gaur egun, ikertzen jarraitzen dute, eta azterketa ugarik oso esposizio maila txikietan osasunean hain agerikoak ez diren ondorioak sor daitezkeen zehaztea bilatzen dute.
Azterketa horiek, funtsean, garuneko minbizia ikertzen dute, gailu hori burutik oso gertu erabiltzen baita.

Wi-Fia duen toki batean luze egoteak osasuna kaltetu al dezake?

Sarbide publikoko tokietan (ospitaleak eta ikastetxeak barne) haririk gabeko teknologien irrati-maiztasunekiko esposizioa nazioarteko arauek ezarritako mugak baino milaka aldiz txikiagoa izaten da. Tokiko sareak indarreko muga-balioetatik behera mantenduz gero, ez dago ondorioztatzerik osasunerako arriskutsuak direnik.
Wi-Fiaren irrati-maiztasunekiko esposizioa telefono mugikorrena baino txikiagoa da, eta antzekoa izaten da sistemen sarbide-guneetako antenetara gerturatzen garenean. Sistema horiekiko esposizioa nabarmen murrizten da antenatik aldendu ahala.

Nola dakigu eremu elektromagnetikoetatik babestuta gauden?

Irrati-maiztasunen araudia Europan adituek egindako ikerketa-lanetan oinarritzen da. Industriako ikuskapenek antenek araudia betetzen dutela bermatzen dute, eta fabrikazio-kontrolek helburu bera dute mugikorrei dagokienez.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana