Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
  4.  
  5. e-rezeta
  6.  
  7. e-rezeta, Euskadin eta beste erkidego batzuetan

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Errezeta elektronikoaren interoperabilitatea: jaso daitezke jada medikamentuak beste autonomia erkidego batzuetan

Tarjeta individual sanitaria - e-rezeta - Receta electrónica

Sistema honek medikamentuak egoki eta zentzuz erabiltzen laguntzen du, eta osasun-zentroetara joan behar izatea, errezetak galtzea eta medikamentuak pilatzea saihesten du, aldi luze baterako Autonomia Erkidegotik atera behar denean.

Orain, Euskadiko pazienteek beste autonomia erkidego bateko edozein farmaziatan jaso ditzakete beraien medikamentuak, paperezko errezeta bat aurkeztu beharrik gabe.

Era berean, beste autonomia erkidego batzuetako pazienteek Euskadiko farmazietan jaso ditzakete medikamentuak, baldin eta beraien errezeta elektronikoa interoperabilitate proiektuan sartuta badago.

1.    Noiztik aurrera jaso dezaket nire medikamentua Euskaditik kanpoko farmazietan?

    • 2018ko urtarrilaren 12tik aurrera.

2.    Nola identifikatu behar naiz Euskaditik kanpoko farmazietan?

    • Zure osasun-txartela aurkeztuta. Tratamendu aktiboaren Orria ere eramatea gomendatzen dizugu zure tratamendua kontsultatu ahal izateko. Farmazialariak galdetuko dizu zein den zure autonomia erkidegoa eta non eman diren mediku-aginduak.

3.    Non jaso ditzaket paperik gabeko errezeta elektronikoak?

    • Autonomia erkidego hauetako edozein farmazia-bulegotan (Gainerako autonomia erkidegoak pixkanaka sartuko dira): Andaluzia, Asturias, Aragoi, Balearrak, Kanariak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Extremadura, Galizia, Murtzia, Nafarroa, Errioxa eta Valentziako Erkidegoa. Katalunia ziurtatuta dago baina oraindik ez dago operatibo.

4.    Zein pazientek jaso dezakete medikamentua interoperabilitate proiektuan sartuta dauden autonomia erkidegoetan?

    • Osasun Sistema Nazionalak aseguratutako paziente guztiek. Mutualitateek (MUFACE, ISFAS, MUGEJU) orain arteko sistema berbera erabiltzen jarraituko dute.

5.    Zenbateko ordainketa edo ekarpena egin behar du pazienteak?

    • Pazienteak bere OTIari dagokiona ordainduko du, baina ez dira mugak aplikatuko. Muga gainditzen bada, nork bere autonomia erkidegoan eskatu behar du dagokion zenbatekoa, gastu-itzulketaren bidez, tiketak eta beharrezko dokumentazioa aurkeztuz.

6.    Zer produktu jaso ditzaket Euskaditik kanpoko farmazietan?

    • Osasun Sistema Nazionaleko mediku batek agindutakoak. Sartzen dira medikamentuak, efektuak eta osagarriak eta produktu dietetikoak, finantzatuak zein finantzatu gabeak. Produktu dietekikoen kasuan kontuan hartu behar da beste erkidego batzuetan ez direla finantzatzen. Hala ere, gastu-itzulketaren bidez, tiketak eta beharrezko dokumentazioa aurkeztuz, ordaindutakoa itzuliko zaio.

7.    Zer egin behar dut farmazian ezin badute ikusi nire tratamendua?

  • Zure tratamendua farmazian ikusten ez bada, izan daiteke oraindik oniritzirik gabe dagoelako edo hartzeko krediturik ez duzulako. Medikamentua behar baduzu, gertuen daukazun osasun-zentrora joan beharko duzu, paperezko errezeta egin diezazuten.

8.    Noiz arte jaso dezaket nire tratamendua Euskaditik kanpo?

  • Kreditu erabilgarria duzun arte. Kontuan hartu behin denbora bat pasa ondoren, preskripzioen epea amaitu egiten dela (Tratamendu aktiboaren orrian ikus dezakezu errebisio edo amaiera data). Kreditu gehiago behar baduzu telefonoz jarri harremanetan zure medikuarekin.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana