Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Gaixotasunak
  4.  
  5. Gaixotasun Meningokozikoa

Gaixotasun Meningokozikoa

enfermedades meningocicaGaixotasun akutu eta larria da eta hauek ditu bere ezaugarri nagusiak: bat-batean aurkezten da, sukarrarekin, buruko min handiarekin, botagalearekin eta, sarritan, okadekin.

Bi urtetik beherako pazienteengan ez dira beti sintoma hauek guztiak aurkezten, beste hauek baizik: nagitasuna, suminkortasuna, okadak eta apetitu falta. Gaixotasuna sortzen duen bakterioari, oro har, meningokokoa deitzen zaio, baina hainbat motatako serotalde edo meningokokoak daude; gure ingurunean ohikoenak B serotaldea eta C serotaldea dira.

Gaixotasun meningokozikoa ager daiteke meningitis gisa, sepsi gisa, edo bi erak batera. Meningitisa meningeen hantura da (garuna eta bizkarrezur muina estaltzen duten mintzak dira meningeak) eta izan daiteke beste bakterio edo birus batzuek eragina ere.

Gaixotasun hau kutsa daiteke pertsona batetik bestera listuaren eta arnasketako lurrinaren bidez. Dena dela, era honetako kutsapenik oso nekez gertatzen da; pertsona infektatuarekiko oso ukipen edo harreman estua behar da kutsatzeko. Esan beharra dago bakterioaren eramaile diren pertsona guztiek (populazioaren %10-15) ez dutela garatzen gaixotasuna baina kutsa ditzakete beste pertsona batzuk.

Diagnostikoa ahalik eta azkarren egin behar da eta hori, sintomen behaketan ez ezik, pazientearen odolaren eta likido zefalorrakideoaren hazkuntzan oinarritzen da.

Prebentziorako, kasu batzuetan antibiotikoak ematen zaizkie gaixoaren bizikide eta kontaktu estuei. C serotaldeko meningokokoa denean, txerto espezifiko bat ere erabiltzen da, orain haurren txerto egutegian barne hartua dagoena, bi hilabeteko adinetik aurrera emateko. B serotalderako, ordea, oraingoz ez dago txerto eraginkorrik.

Triptiko gaixotasun meningokozikoa ikusi (pdf, 43 KB)

Donostia-San Sebastián, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Telf. 945 019201
Fax: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus

Azken aldaketako data: 2016/08/03

Euskadi, auzolana