Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Emakumea
Osasuna

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Haurdunaldia, erditzea eta erditze ondokoa.

Guraso izateko erabakia hartzea abentura bati ekiteko prestatzea bezala da, horrek dakarren guztiarekin: emozio berriak, arazoak, itxaropenak...

Zalantza gabe, egoera berri horretarako egokituz joan beharra dago.

Esan beharrik ere ez dago emakumea dela haurdunaldiaren protagonista nagusia. Eta haurdunaldi bakoitza paregabea da; beraz, aldi hori nork bere erara biziko du emakume bakoitzak eta gizon bakoitzak.

Erabaki hori hartua dutenei informazioa eta laguntza emateko helburuaz, Gida hauek eskaintzen dira, Osakidetza ematen den informazioaren osagarri gisa.

  • Zer da IODOA?

    Bizitzeko funtsezkoa den elementua da.

  • Zer nolako ondorioak dakartza IODO faltak?

    Honako hau ekar dezake:

    • Buru-atzerakuntza haurrengan, atzerakuntza sakona eta itzulezina. Honekin batera hazkundeko atzerakuntza ager daiteke.
    • Haurdunaldian eta haurraren lehen urtean nerbio sistema zentralaren garapenerako funtsezko aldia behar adina iodo ez hartzeak sortarazia da.

    Gainera, beste ondorio batzuk ere ukan ditzake:

    • Haurrengan, pisu eta altuera txikiagoa, eta zailtasunak ikasketetan.
    • Haurdunengan abortua eragin dezake.
    • Helduengan, azal lehorra, idorreria, logura eta nekea.
  • Nola prebeni daitezke ondorio hauek?

    Erraz-erraz, GATZ IODATUAZ.
    Ez da gatz gehiagorik kontsumitu behar, gatz arruntaren ordez gatz iodatua hartu baizik.
    Erabil ezazu sukaldean gatz arruntaren ordez. Zeure eta etxekoen osasunagatik.
    Gomendagarri da, halaber, astean behin edo birritan itsasoko arraina jatea.

  • Zer da GATZ IODATUA?

    IODOA gehitzen zaion GATZ arrunta da. Gatz arruntaren gustu berbera dauka eta kantitate berdinetan erabiltzen da.

  • Non erosten da GATZ IODATUA?

    Gatz arrunta erosten den saltegi beretan, hau da, elikadurako supermerkatu eta dendetan.
    Gatz arruntarekiko prezioan duen aldea hutsaren hurrengoa da, baina osasunerako duen onura, kalkulaezina.

    Sukaldean GATZ iodatua erabiltzea osasuna da

  • Jaitsi dokumentua PDF formatuan

Azken aldaketako data: 2017/08/28

Euskadi, auzolana