Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Haurrak eta Nerabezaroa
Osasuna

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

PADI - Haurren Hortzak Zaintzeko Programa

PADI Haurren Hortzak zaintzako programa garrantzitsua eta beharrezkoa da haurren aho-hortzen osasuna bermatzeko; hain zuzen ere, erabakitzaileak diren adinetan, hortzeri on bat garatzeko eta hori bizitzan zehar osasuntsu egon dadin izan beharreko zainketa ohiturak hartzeko.

Txantxarrak helduari ondorio itzulezinak uzten dizkion gaixotasuna da. Hala ere, haurtzarotik erraz prebenitu daiteke, txantxarra izateko arriskua handia denean eta oso azkar doanean.

7urteetatik 15era bitartean egiten dute neska-mutilek hortzeriaren aldaketa-prozesu osoa, aldatzen hasi, garatu eta burutu. Lehenengo urteotan txantxarrik ez badute, hortzen osasuna eta osasun orokorra hobea izango da bizitza osoan. 

Osasun Sailak eta Osakidetzak, hitzartutako hainbat dentisten lankidetzarekin, PADIren bitartez 7 eta 15 urte arteko haur guztiei hortzetako arreta doan bermatzen die.

PADIko dentistaren urteroko azterketa oinarrizkoa da txantxarrari ahalik eta lasterren aurre egiteko, hasierako faseetan sintomarik gabeko gaixotasuna baita eta erraz prebenitu daitekeena.

Itxuraz tratamenduaren beharrik ikusten ez bada ere, urteroko haurren hortz-azterketak, PADIren zainketa prebentibo eta konpontzaileek eta etxe bakoitzean hortzak garbitzeko ohiturak belaunaldi berriak txantxarrik gabe haz daitezen lagundu dute, arazo handiak eragotziz horrela, gaur egun zein etorkizunean.

PADI

ARABA- ÁLAVA: 945 016651
padi.araba@osakidetza.eus

BIZKAIA: 944 033609 – 08 – 07
padi.bizkaia@osakidetza.eus

GIPUZKOA: 943 006465
padi.gipuzkoa@osakidetza.eus

Urtarrilean, Osaun Sailak eta Osakidetzak 7 eta 15 urte bitarteko neska-mutil guztiei gutun-azal bat bidaltzen die etxeko helbidera postaz, honako hauekin:

  • Gutun eta triptiko informatzailea.
  • Onarpen-taloian, Programa erabiltzeko ezinbestekoa.
  • Kontsulten zerrenda, urteroko azterketa egitera joan ahal izateko dentisten izen-abizenak, helbideak eta telefonoak dituena.

Zerrendan daudenen artetik dentista bat aukeratu behar duzu eta bere kontsultako telefonora aurretiko hitzordua eskatu.

Kontsultara joaten zaren egunean onarpen-taloia eraman behar duzu. Profesionalaren sinadurak eta aita/amarenak egiaztatuko dute haurren hortzak zaintzeko konpromisoa urte horretako abenduaren 31 arte.

Aukeratutako dentistarengana beste bisitaren bat egiten bada, urte horretan bertan, ez da beste Onarpen-taloirik aurkeztu beharko.

Urte horretan ezin da dentista aldatu, salbuespenezko kasuetan izan ezik, horrela izanez gero, dagokion Lurraldeko Unitate Administratiboan jakinarazi beharko da.

Zer egin behar da taloia jaso ezean

Etxean haur bat baino gehiago bizi bada, PADI prestazioa izateko eskubidea duena eta gutun bakar bat jaso bada: Hasteko, gutuna ireki eta egiaztatu taloi guztiak bertan daudela. Baten bat falta bada, dagokion Lurraldeko Unitate Administratibora deitu.

Gutunik jaso ez baduzue, posta banatzean izandako akatsagatik, helbide-aldaketak egoteagatik, edo EAEko egoiliar berria izategatik izan daiteke. Horrelakoetan PADIko Unitate Administratiboari eskatu behar zaio beste taloi bat egin eta bidaltzeko.

  • Urteroko azterketa, edo maizago beharrezko balitz.
  • Orientazioa, aholku kliniko eta prebentiboak emanez.
  • Behin-betiko hortzerian beharrezko liratekeen prozedura prebentiboak egitea eta pitzadurak ixtea.
  • Behin-betiko hortzeriako txantxar eta traumatismoen tratamendua.
  • Lehen hortzaldiko (kasu guztiak) eta bigarren hortzaldiko (ortodontziako aginduagatik salbu) hortz-aginak ateratzea.
  • Hortzeriako urgentzien atentzioa ohiko kontsulta orduen barruan.

 Eskaintzen ez duena

  • Esne-hortzeria edo lehen hortzeriako piezen tratamendua.
  • Ortodontziako tratamendua.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana