Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Bizimodu osasungarria
Osasuna

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Jokabide osasungarriak

Pertsona osasuntsua izateko ez da nahikoa fisikoa bakarrik zaintzea. Horretaz gain, emozionalki ondo sentitu behar gara, eta ingurune sozial lagungarria izan, errazago aurre egin ahal izateko estres- eta larritasun-egoerei.

Era berean, umorea ere bizitzarako eta ongizaterako funtsezko osagaia da. Hau dela eta, Osasun Sailak hainbat esketxak zabaltzen ditu Irrizetak deritzon ekimenaren bidez.

Irrizetak: umoreak onura larria eragin diezaioke osasunari

Horrez gain, jarraian osasun betea lortzeko aholku batzuk emango dizkizugu.

ZAINDU ELIKADURA

ZAINDU ELIKADURA

Behar bezala hidratatzeak eta dieta osasungarria, askotarikoa eta orekatua izateak lagundu egingo dizu pisu osasungarriari eusten eta gaixotasunak izateko arriskuak gutxitzen.

Aukeratu koipe, azukre eta gatz gutxiko jakiak. Ez edan edari iratzargarri edo azukredun asko (kafea, kola duten edariak, tea).

LANDU ZEURE BURUA

LANDU ZEURE BURUA

Denbora-pasetan edo mahai-jokoetan aritzea, eztabaida-taldeetan eta foroetan parte hartzea, lagun arteko elkarrizketak eta hizketaldiak izatea, irakurtzea eta trebetasunak ikastea… lagungarria izango zaizu garuna aktibo mantentzeko.

EZ KONTSUMITU TOXKIKORIK

EZ KONTSUMITU TOXKIKORIK

Tabakoa, alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzeak (hala nola kalamua, kokaina, estasia, heroina eta ketamina) osasun-arazo larriak eragin ditzake.

GOZATU SEXULITATEAZ

GOZATU SEXULITATEAZ

Modu osasungarrian eta arduratsuan, askatasunez eta atseginez. Sexualitate osasungarria izateak bete-betean bizitzen laguntzen du eta.

EGIN JARDUERA FISIKOAK

EGIN JARDUERA FISIKOAK

Aldizka-aldizka jarduera fisikoren bat egitea lagungarria da osasuna eta ongizate-sentsazioa hobetzeko. Egin entretenigarrien egiten zaizun zerbait: dantza, taldeko kirolen bat, oinez edo bizikletaz ibili, … Tai ji, yoga, pilates eta halako ariketek ere hobeto sentitzen lagunduko dizute. Osasun, sasoi eta autoestimu hobea izango duzu.

ZAINDU HARREMAN SOZIALAK

ZAINDU HARREMAN SOZIALAK

Eutsi zure adiskideekin eta maite dituzun pertsonekin dituzun harremanei. Ingurukoekin harremanetan egotea osasungarria da.

ONDO LO EGIN

ONDO LO EGIN

Garrantzitsua da ondo lo egitea eguneroko zereginak egiteko gai zarela sentitzeko. Nekeak kontzentrazioa, motibazioa eta energia galarazten digu. Saiatu zure bizitzan ordutegi erregular bat izaten.

IKASI EMOZIOAK GOBERNATZEN

IKASI EMOZIOAK GOBERNATZEN

Bizitzaren aurrean jarrera positiboa izateak lagundu egingo dizu estresa gutxitzen eta ongizate-sentsazioa hobetzen.

EZ HARTU SENDAGAIAK ZURE KABUZ

EZ HARTU SENDAGAIAK ZURE KABUZ

Gerta daiteke beste norbaiti on egiten diona ez izatea zuretzat egokiena. Zalantzaren bat edo premiaren bat izanez gero, jo osasun-langile batengana.

HARTU DENBORA ZURETZAT

HARTU DENBORA ZURETZAT

Hartu denbora aisialdiko ekintza atsegingarri eta lasaigarriak egiteko (zinemara joatea, paseatzea, lagunekin irtetea, etab.).

KONTUZ EGUZKIA HARTZEAN

Ordu erdi egunean nahikoa izan ohi da. Ez jarri eguzkitan eguerdi aldean, eta erabili txanoa, betaurrekoak eta eguzkitako krema on bat.

ESKATU LAGUNTZA, BEHAR IZANEZ GERO

ESKATU LAGUNTZA, BEHAR IZANEZ GERO

Denok izaten ditugu une zailak, zeinetan norbaiten laguntza behar baitugu. Halakoetan, jo gertuko pertsonengana edo erreferentziazko profesionalengana.

AGERTU ZURE SENTIMENDUAK

AGERTU ZURE SENTIMENDUAK

Beste pertsona batzuekin zure sentimenduei buruz hitz egiteak lagundu egingo dizu dena beste ikuspuntu batetik ikusten.

ONARTU ZEURE BURUA

ONARTU ZEURE BURUA

Saiatu zeure buruarekin eta besteekin malgutasunez jokatzen. Gauzak umore apur batez hartzeak lagundu egingo dizu ondo sentitzen eta bizitzan ongizate-maila ona izaten.

Osasun Betea lortzeko Gomendioak (pdf, 265 KB)

Azken aldaketako data: 2017/02/15

Euskadi, auzolana