Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasun Eskola
  4.  
  5. Informa zaitez zure gaixotasunaz
  6.  
  7. iBotika
  8.  
  9. Lotura erabilgarriak herritarrentzat

Medikamentuak

Medikamentuen erabilera-orriak
Orrialde honetan aurkituko dituzu Espainian merkaturatzen diren medikamentuen erabilera-orriak. Printzipio aktibo edo medikamentuaren arabera egin ditzakezu bilaketak. Zenbaitetan, baliteke Sendagaien Europako Agentziaren orrira bidaltzea; orrialde hori ingelesez egon arren, "Product information" izeneko fitxan, erabilera-orriaren gaztelaniazko bertsioa aurkituko duzu.
Zer esan nahi du medikamentuekiko kontrako erreakzioa izateak?
Medikamentuekiko kontrako erreakzioak dira botika bat hartzeak eragiten dituen ondorio kaltegarri oro. Gehiago jakiteko hemen duzu Espainiako Pediatria Elkartearen artikulu hau.
Medikamentu generikoak
Markakoek duten konposizio eta forma farmazeutiko bera dute medikamentu generikoek (printzipio aktibo bera eta kantitate bera). Merkaturatzeko bi baldintza bete behar dira: markako medikamentuaren patentea iraungitzea eta Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziak merkaturatzeko baimena ematea. Markakoek duten eraginkortasun eta segurtasun bera dute.
Medikamentu biosimilarrak
Sendagaien Europako Agentziak egindako dokumentu honetan adierazten da zer den sendagai biosimilarra, nola garatzen eta baimentzen den, nola bermatzen den bere segurtasuna eta bere egonkortasuna, etabar. Hizkuntz anitzetan eskuragarri duzu. Gainera, Agentzia honek gai honi buruzko bideo bat ere landu du. Hemen eskuragarri duzu.
Zer dakigu plazebo efektuari buruz?
Aldizkari honetan plazeboa zer den eta zer efektu izan ditzakeen azaltzen digute; horretaz gain, plazeboaren erabilerari buruzko oinarrizko nozio etiko eta legal batzuk ere ematen dizkigute.
Medikamentuak nola probatzen diren
Herritarrei zuzendutako wegunea da. Medikamentuak garatzeko zer saiakuntza-mota egin beharko liratekeen azaltzen du.
Botikei alergia
Immunologia Klinikoko eta Alergia eta Asma Pediatrikoko Espainiako Elkarteak botikei alergia izatea zer den azaltzen du.
Etxeko botika-kutxa
Orrialde honen bidez jakingo duzu botika-kutxa batek zer osagai eduki behar dituen, non gorde behar den, nola gorde behar den?
Pilulak, behar-beharrezkoak bakarrik
Ez dago arriskurik ez dakarren medikamenturik, eta ohikoak izaten dira hanka-sartzeak eta kontsumo desegokiak, eta horrek ondorio kaltegarriak izaten ditu osasunean. Baina medikamentuen segurtasuna ez da soilik agintarien, osasun-profesionalen eta -industriaren ardura. Zurea ere bada.
Zure kontrako ondorioaren jakinarazi
Medikamentu baten kontrako ondorioaren susmoa hartzen baduzu eta zuk zeuk zure Autonomia Erkidegoko Farmakojagoletza Unitateari jakinarazi nahi badiozu, web orrialde honetan egin dezakezu.
Medikamentuei buruzko segurtasun-oharrak
Medikamentuak merkaturatu ondoren segurtasun-arazoak ager daitezke, une horretara arte ezagutzen ez diren segurtasun-arazoak, eta, beraz, informazio-ohar bat egin behar izaten da. Orrialde honetan jaso dira 2007tik izan diren medikamentuei buruzko segurtasun-alertak.
Automedikazioa
Zenbait sintoma arintzeko, hala nola min arina edo hoztura bat, har ditzakegu botikak gure kontura, baldin eta aurretik osasun-profesionalak noiz eta nola hartu adierazi badigu.
Segurtasunagatik segimendu osagarri bat egiten zaien medikamentuak ( )
Erabilera mugatua izan dutelako segurtasuna zorrotzago zaindu behar zaiela jotzen diren medikamentuak dira segurtasunagatik segimendu osagarria egiten zaien medikamentuak. Medikamentu horiek behera begira dagoen triangelu beltz bat izaten dute erabilera-orrian bereizgarri gisa ( ).
Medikazio-akatsak saihesteko gomendioak
Liburuxka honetan aurkituko dituzu erraz betetzeko 10 aholku, medikazio-akatsak saihesteko.
Zure tratamendua jakitea funtsezkoa da zure segurtasun klinikoan
Garrantzitsua da zure segurtasun klinikoan aktiboki parte har dezazun. Bete itzazu bost aholku hauek, errazak dira. Inplikatu!.
Bero-boladetan botikak egoki erabiltzearen gaineko informazioa
Botiken eta udaldiaren inguruan Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak landutako berariazko gomendioak.
Deshidratazioa eta bero-kolpea larritu dezaketen sendagaiak
Akidura-deshidratazioaren eta bero-kolpearen sindromea areagotu dezaketen sendagaien berri izateko esteka.
Faltsututako medikamentuak
Medikamentuak Internet bidez saltzea ez da legezkoa, arriskutsua izan daiteke zure osasunerako eta iruzur galanta, gainera, kasu askotan faltsututakoak izaten direlako.
Nola eragin dezakete elikagiek gure tratamendu farmakologikoa?
Weborrialdi honek nola hartu medikementuak eta elikagaiak buruzko informazioa eskaitzen du. Zalantzak ere erantzuten ditu eta aholkuak ematen ditu, beti botiken eta elikagien arteko interazkioei buruz.
Medikamentuen interakzioak
Amerikako Food and Drug Administration erakundearen agiri honetan medikamentuen artean izan daitezkeen interakzioei eta medikamentu eta elikagai zein edarien artean izan daitezkeenei buruz ari dira. Zalantzarik izanez gero, gure osasun-profesionalari kontsultatzea gomendatzen dute; hari esatea orotara zer medikamentu hartzen ari garen, sendabelarrak eta errezetarik behar ez duten botikak barne. Adibideak ere jartzen dituzte medikamentu-multzo desberdinak hartuta.
Edan dezaket alkoholik medikamentuak hartzen ari banaiz?
Oro har, alkoholik ez edatea gomendatzen da botika bat hartzen ari bagara, medikamentuaren ondorioak gutxitzen dituelako edo izan ditzakeen ondorio kaltegarriak indartzen dituelako.
Tratamendu antikoagulantea
Tratamendu antikoagulantearen inguruko informazioa duen fitxa. Besteak beste, puntu hauek jasotzen ditu: zer den, zer hartu behar den kontuan azenokumarola hartzen denean (Sintrom®), kontrolak nolakoak diren… Osakidetzako Paziente Aktiboak landutako informazioa da.
Tratamendu antikoagulantea (Sintrom®) ahotik hartzen duen pazientearentzako gida
Txosten honek informazio zehatza ematen du, (Sintrom®) azenokumarol-tratamenduaren gaineko ohiko galderetan oinarrituta.
Kortikoideak erabiltzeko aholku praktikoak
Kortikoideei buruzko informazioa eta aholkuak, Bartzelonako Hospital del Mar ospitaleko dermatologoek azalduta.
Metodo antikontzeptiboen gida
Errioxako Osasun Sailaren gida bat duzu hau, metodo antikontzeptiboei buruzko informazio oso baliagarriarekin.
Dopaketa eragin dezaketen substantziak
Kirolerako debekatuta dauden substantzien eta metodoen zerrenda. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentzia.

Krema anestesikoa eta fotodepilazioa. Erabilera-gomendioakGero eta jende gehiagok erabiltzen du krema anestesiko bat fotodepilazio-saio baten aurretik hark eragiten duen mina arintzeko. Egoki erabiltzen ez bada ondorio kaltegarri larriak eragin ditzake. Medikamentu eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziaren orrialde honetan nola erabili behar diren azaltzen da.

Medikamentuak eta gidatzea
Ibilgailuak gidatzean eragin dezaketen medikamentuen piktograma berriari buruzkoa da triptiko hau.
Medikamentuek bide-segurtasunerako duten eragina
Ibilgailuak gidatzean eragin dezaketen medikamentuen piktograma berriari buruzkoa da triptiko hau.
Antidiabetikoak eta gidatzea
Diabetes mellitusa tratatzeko erabiltzen diren botikek gidatzeko gaitasunari eragin diezaiokete. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak egindako artikulu honetan diabetesa duten gidarientzako zenbait aholku jaso dira.
Diabetesa eta gidatzea
Hipogluzemiek gidatzeko segurtasunari eragin diezaiokete. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren informazioa.
Txertoek funtzionatzen dute
Bideo bat da, eta bertan azaltzen da txertoak direla tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasun infekzioso batzuen aurkako aukera bakarra. Txertoei esker, milioika pertsona bizirik.
2018ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Urteko prebentzio komunitarioko neurri nagusietako bat da Gripearen aurkako txertaketa Euskadin, persona helduei dagokionez. 65 urte baino gehiago dituztenak, diabetesa edo gaixotasun kronikoak dituztenak eta profesional sanitarioak dira arrisku-taldeak, eta haiei zuzenduta dago kanpaina hau.
Zer dira mirari-produktuak?
Hemen duzu Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialak egindako dokumentu hau; hor aurkituko dituzu asmo sanitarioa izan nahirik iragartzen dituzten produktu, substantzia, energia edo metodoak, zeinak, zenbaitetan, iruzur diren kontsumitzaileentzat.
Osagarri dietetikoak. Nork behar ditu?
Britainia Handiko Osasun Sailak informazioa emateko agiri bat argitaratu du: osagarriak zer diren, nork hartu beharko lituzkeen, zer eraginkortasun duten, zein ondorio kaltegarri dituzten…
Medikamentuak eta medikamentu-ontziak nola birziklatu
Hemen esango dizute balio ez duten ontzi hutsekin eta medikamentu hondarrekin edo iraungi direnekin zer egin.
Bideo honek medikamentuak birziklatzeko garrantzia azaltzen du.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana