Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasun Eskola
  4.  
  5. Informa zaitez zure gaixotasunaz
  6.  
  7. iBotika
  8.  
  9. Lotura erabilgarriak herritarrentzat

Medikamentuen administrazioa

Adrenalina
Adrenalina-botika heriotza ekar dezaketen erreakzio asmatiko edo alergiko larriak dituzten pertsonekin erabiltzen da. Gehiago jakiteko, Immunologia Klinikoko eta Alergia eta Asma Pediatrikoko Espainiako Elkarteak emandako informazio hau irakurri.
Nola jarri adrenalina autoinjektagarria
Anafilaxia-erreakzioetarako erabiltzen den tratamendua adrenalina berehala jartzea izaten da. Horrenbestez, ezinbestekoa da nola jarri jakitea. Lehen mailako arretako Espainiako Pediatria Elkartearen argitalpen honetan ikasiko duzu nola jarri.
Belarrietarako tantak ondo erabiltzeko informazioa
Belarrietarako tantak ondo erabiltzeko oinarrizko informazioa, Lugoko probintziako Farmazialarien Elkargo Ofizialak idatzia.
Zer da intsulina?
Azukrea odoletik gorputzeko zeluletara pasarazten du intsulinak.
Nola irakurri intsulina-xiringa bat
Garrantzitsua da intsulina-dosi egokia erabiltzea. Xiringako lerroetan ikusiko duzu zenbat unitate erabiltzera zoazen. Baina baliteke, xiringaren arabera, lerro horiek ezberdinak izatea.
Intsulina non injektatu
Diabetesa dutelako intsulina injektatu behar duten pertsonek beren gorputzeko zein tokitan injektatu jakin behar dute, eta gainera, "injektatzeko leku horiek" txandatzen ikasi behar dute.
Helduek intsulina injektatzeko teknikak
Diabetesa dutelako intsulina injektatu behar dutenek intsulina beren buruari injektatzen ikasi behar dute. Osasun Eskolaren bideo honetan (egin linka Osasun Eskolara) ikasiko duzu dosia nola prestatu eta nola injektatu.
Intsulinen tratamenduetarako, jarraibide bat baino gehiago dago?
Lentilletarako bateragarri diren kolirioen zerrenda
Lentillak badituzu eta kolirio bat erabili behar baduzu, kolirioa eman aurretik Lugoko Farmazialarien Elkargo Ofizialak egindako zerrenda honetan begiratu ea bateragarri diren.
Pastilla-kaxa prestatzeko aholkuak
Pastilla-kaxa, eguneroko medikazioa antolatzeko tresna erabilgarria da. Bereziki egokiak dira sendagai ezberdinak hartzen dituzten pazienteentzat, gauzak errazte aldera. Agiri honetan, pilula-kaxa mota ezberdinen inguruko informazioa aurkituko duzu; baita zenbait aholku eta prestatzeko jarraipideak ere.
Supositorioak ondo nola jarri
Supositorioa ondestetik hartzeko bereziki diseinatutako medikamentu-formatu bat da.
Fentanilo-txaplatak: ustekabeko esposiziorako arriskua, txaplatak erabili behar ez dituztenen artean
Fentanilo-txaplatak erabili behar ez dituzten pertsonak, normalean pazientearen senitartekoak, txaplatekin kontaktuan egoteak ondorio kaltegarriak eragin ditzake. Medikamentu eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziaren ohar honetan arrisku horiek gutxitzeko aholku batzuk jasotzen dira.
Medikamentuak: ezin ditut irentsi...
Zenbait kasutan, botika birrindu egin beharko dugu. Botika bat birrindu aurretik, hemen zenbait aholku: Valentziako La Fe Unibertsitate Ospitale eta Politeknikoak kasu horretan zer egin aholkatzen dizu.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana