Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
  4.  
  5. eŘezeta
  6.  
  7. Ohiko galderak

Ohiko galderak: Osasun-txartela

  • receta electrónica tarjeta sanitaria

    Beti eraman behar dut aldean osasun-txartela?

  • Bai, osasun-kontsulta egiteko edo Farmazian medikamentuak jasotzeko, osasun-txartela aurkeztu beharko duzu. Farmazian ez dizute medikaziorik emango, osasun-txartela aurkezten ez baduzu. Txartela da osasun-sisteman aritzeko giltza. Ez duzu beharko bestelako agiri pertsonalik.
  • Zer gertatzen da Farmaziara eramatea ahazten bazait?

    Ezin izango dizute medikazioa eman, txartela aurkeztea nahitaezkoa delako.
  • Zer egin behar dut txartela galtzen badut edo ez badabil?

    Joan zeure Osasun Zentrora eta eskatu kopia bat albait arinen. Medikamentu bat jasotzeko premiaz behar baduzu, kontsultara itzuli beharko duzu, txartel berria jasotzen duzun bitartean Farmaziara medikazio bila joan ahal izateko paperezko errezeta bat eman diezazuten.
  • Osasun Txartel Indibiduala galdu dut edo lapurtu egin didate. Zer egin behar dut?

    Galeraren kasuan: zure osasun-zentrora joan, eskabide-orria bete, eta goian, “EAEko OTIa lortu nahi dut” atalean zehaztutako dokumentazioa eraman behar duzu.Lapurretaren kasuan: zure osasun-zentrora joan, eskabide-orria bete eta lapurretaren salaketaren kopia eraman behar duzu .

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana