Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Haurrak eta Nerabezaroa
Osasuna

Orpoaren proba

Orpoaren proba

Sortzetiko hipotiroidismoa, fenilzetonuria, kate ertai-neko AzilCoA deshidrogenasaren urritasuna (MCAD), fibrosi kistikoa, eta zelula faltziformeen anemia sortze-tiko gaixotasun larriak dira, baina jaioberri gutxik izaten dituzte. Berehala tratatzen ez badira, adimen-atzerapena eragin dezakete lehenengo bi gaixotasunek eta bat-bateko heriotza hirugarrenak. Beste bien kasuan, garaiz atzemanda, nabarmen hobetzen da gaixotasunak jotakoen bizi-kalitatea, eta gutxitu egiten da gaixotasunek eragin ditzaketen konplikazioen larri-tasuna. Orain gutxi metabolismoko sortzetiko beste bost gaixotasun gehitzea adostu da Jaioberrien Bahe-ketarako Programara (astigar-jarabe gisako gernuaren gaixotasuna, homozistinuria, I motako aziduria glutari-koa, azidemia isobalerikoa eta kate luzeko Acil CoA deshidrogenasaren urritasuna LCHAD). Oso maiztasun gutxi izaten dute. Garaiz tratatzen badira, gutxitu edo saihestu egiten dira gaixotasun horiek izan ditzakete ondorio larriak.

Gaixotasun horiek bizitzako 48 ordu/egun 2tik aurrera analisi erraz baten bidez detektatzen dira. Tratamendua eraginkorra dira.

Proba ospitaleko alta hartu baino lehen egingo da eta ez du inolako minik sortzen orpoko ziztadatxoak egiten duena salbu.

Probaren emaitza positiboa bada. Programa koordinatzen duen medikua familiarekin harremanetan jarriko da informazioa emateko eta bigarren egiaztapen analisi bat programatzeko. Bigarren hori ere positiboa izango balitz, tratamendua berehala hasiko litzateke.

Proba hau Osasun eta Kontsumo Sailak doan eskaintzen die EAEn jaio diren biztanle guztiei.

Amaren eta jaioberriaren identifikazio-datuak Osasun eta Kontsumo Saileko Jaioberriko Baheketa Erregistroan idatziz jasota geratuko dira. Sail honek zainduko du datuen konfidentzialtasuna eta datuok programaren helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Hondakin-laginak biltegian gordeko dira datuen konfidentzialtasuna babestuz, indarrean dauden erregulazio etikoak eta legalak kontuan hartuta. Gurasoek uko egin diezaiokete eta probak egin ondoren horiek baztertzea edo deuseztatzea eska dezakete, baita laginen tratamenduari buruzko informazioa gehitzea ere.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana