Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
Osasuna

Osasun komunitarioa

Osasun komunitarioa

Osasun Komunitarioa gizabanakoen eta taldeen osasunaren adierazpen kolektiboa da, komunitate zehaztu batean. Gizabanako, familia, gizarte, kultura eta ingurumenaren ezaugarrien arteko interakzioak dago zehaztua; baita osasun-zerbitzuek eta faktore sozial, politiko eta globalen eraginak ere. Hori dela eta, esku-hartze komunitarioa osasunean, partaidetza-prozesu baten bidez komunitatearekin eta komunitatetik egindako esku-hartzea da.

Osasun komunitarioa aztertzeko modu on bat tokiko-esparruan sareko lana garatzea da. Sareko lana hainbat eragileren artean aliantzak eta sinergiak sortzea da, helburu komunak ezartzeko eta horiek lortzeko era kooperatiboan jarduteko; horrela, baliabideak hobeto aprobetxatuko baitira.

Osasun komunitarioan batera lan egiteko helburuarekin jarduketa inklusibo baten esparru teoriko bat diseinatu dugu, eta honek, ikuspegi komunitarioa osasun erakundeetan txertatzeko aukera ematen digu. Aurkezten den metodologiaren proposamenak osasunaren sustapenean, osasunaren mugatzaileetan, ekitatearen zein parte-hartzearen ikuspegian eta lanean hainbat alderdi komun ditu osasunerako aktiboen metodologia batetik. Eta horren arabera, ongizatea hobetu dezaketen ekintzak ezartzea proposatzen da, dauden baliabideak aprobetxatuz.

Gida honek metodologia irekia du arlo geografiko zehatzetan partaidetza prozesuak hasi edo bideratu nahi dituen edozein eragile komunitarioentzat.

Eskola-bideen proiektuen garapena, sektorearteko planteamendu baten bidez, biztanleriaren zenbait sektorerekin toki-esparruan koordinatuta eta protagonisten parte hartze aktiboarekin (irakasleak, ikasleak, elkarteak, familiak, merkatariak, udala, eta abar), komunitatearen osasuna hobetzeko tresna erabilgarria da.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana