Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Estetika eta osasuna
Osasuna

Tatuajeak

Tatuajea larruazalean egiten den marka edo marrazki iraunkor bat da, hots, bizitza guztirako

Larruazala zulatuz eta pigmentuak injektatuz egiten da. Ezpainetan, bekainetan, begi inguruetan egiten denari mikropigmentazioa deritzo.
Kasu guztietan ere, praktika erasokorrak dira zauriak gertatzen baitira eta, ondorioz, arriskutsuak izan daitezke.

Konplikazioak izan daitezke:

  • Orokorrak: zenbait infekzio, adibidez, hepatitisa edo HIESa, urteak igaro eta gero ager daitezkeenak;beste batzuk, esterilizatu gabeko materiala (orratzak, etab.) erabiltzeagatik edo, oro har, arau higieniko-sanitarioak ez betetzeagatik.
  • Lokalak: ukipeneko dermatitisa, larruazaleko erreakzioak, orbain patologikoak, etab.

Tatuajeetan erabiltzen diren pigmentuek produktu kosmetikoen arloan indarrean dagoen araudia bete behar dute eta dagokien erregistro sanitarioa eduki.

Larruazaleko gaixotasunen bat, alergiak, koagulazio arazoak, etab. dituzten pertsonek ez lukete larruazala tatuatu behar. Beharrezkoa da tatuajerik egin aurretik profesional medikoekin kontsultatzea.

Edonola ere, tatuajea egin aurretik,

  • Pentsa ezazu ondo. Bizitza guztirako marrazki bat da.
  • Adinez nagusia ez bazara, aitaren, amaren edo tutoreen baimen idatzia behar duzu.
  • Ziurta zaitez, tatuatzeko hautatu duzun zentroak baduela jarduera hori gauzatzeko baimena; dena den, horrek ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik.
  • Eska ezazu eta gorde egin dizuten lanagatiko faktura. Ondo etorriko zaizu inoiz erreklamaziorik egitea pentsatzen baduzu.

Ohiko hizkeran, inoiz, tatuajeak deitzen bazaie ere, ez dira benetako tatuajeak, larruazala zulatu gabe egiten diren marka edo marrazkiak baizik.

Berez desagertzen dira, larruazalean lesiozko erreakzioren bat gertatu ezean, denboraldi labur baten ondoren.

Hauek dira metodo ohikoenak osasunerako duten arriskuaren arabera ordenaturik:

  • Henna: Henna pigmentua larruazalean zehar zurgatzen da eta efektuek hamabostaldi bat inguru irauten dute. Pigmentuak erabiltzen direnez, ager daitezke dermatitis kasuak, batzuetan larriak, kontrol sanitariorik ez duten produktuak erabiltzeagatik.
  • Larruazaleko eguzki pigmentazioa: eguzki izpiak aprobetxatzen dira larruazalean marrazki bat egiteko, orri eranskor bat gorputzean itsatsiz eta gero kenduz.
  • Eranskailuak edo kalkomaniak: oso erraz ipintzen dira, ondo jasaten dituzte ura eta izerdia, eta egun batzuen buruan ezabatu egiten dira.

Tatuaia egitekotan… OSASUNA AUKERAN. Zu zeuk

Gomendio hauek kontuan izan:

  • 1. Ondo pentsatu tatuaia egin nahi duzun edo ez; eta baita zein diseinu nahi duzun ere.
  • 2. Ondo begiratu ea aukeratu duzun estudioak osasun-agintarien homologazioa daukan edo ez.
  • 3. Ez edozein tinta erabili. Espainian edo gutxienez Europan homologatutakoak eskatu.
  • 4. Tinta-ontziaren argazki bat atera, eta gorde, badaezpada, behar duzunerako-edo. Ondo begiratu ea garbi ikusten diren fabrikatzaile-marka, osasun-erregistroko zk., lotea eta abar.
  • 5. Gorria izaten da azalerako onar gaitzena, bai epe laburrean bai luzean.
  • 6. Ostera, beltza da seguruena.
  • 7. Kentzeko aukerarik izango ote duzun? Jakin ezazu gorria eta beltza direla kentzeko errazenak; eta zailenak, berriz, horia, urdin argia eta zuria.
  • 8. Metodo bat baino gehiago dago tatuaiak kentzeko, baina ekipo guztiak ez dira teknologikoki berdinak, eta emaitzak ere ez.
  • 9. Hobe mediku batengana edo, bereziki, dermatologo batengana joan, haiek baitira, teknikoki eta osasunaren aldetik, profesionalik prestatuenak tatuaiak kentzeko.

Hala dio Donís Muñoz Gandía doktoreak, dermatologoa eta AEDV-ko kidea


Euskadi, auzolana