Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Txertoak
Osasuna

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Txertoen ezaugarriak

Txertoa produktu biologiko bat da, helburu duena sistema immunologikoa estimulatzea, gaixotasun baten aurrean zenbait defentsa sortzeko. Txertoek eraginkortasunez babesten dute norbanakoa gaixotasun infekzioso garrantzitsuei aurre egiteko, baina, horretaz gain, komunitate osoarentzat ere onuragarri dira, gaixotasun askoren transmisio-katea hausten baitute. Horregatik, Osasun Publikoaren programen barruko esku-hartzerik arrakastatsuenetakoak dira txertoak. Txertoak, oro har, osasun oneko biztanleei jartzen zaizkie, batez ere, haurren txertaketa-egutegien kasuan. Horregatik, ezinbestekoa da ahalik eta gehien bermatzea txertoen eraginkortasuna, eta, batez ere, gomendatzen diren txertoen segurtasuna.

Haur bati zenbat txerto eta zein motatakoak jarri behar zaizkio jaiotzen denetik heldua izatera iristen den arte?

  • Euskadin indarrean dagoen haurren txertaketa-egutegiak 13 antigeno ditu, egutegian banatuta daudenak, jarraibide eta adin desberdinen arabera. Antigeno horiek honako bakteria eta birus hauetarako babesa ematen duten txertoetan sartzen dira: Difteria, Tetanosa, Tosferina, Haemophillus influenzae (b mota), Poliomielitisa, Hepatitis B, Meningokoko C, Neumokoko konjugatua, Elgorria, Errubeola, Parotiditisa, Barizela eta Giza Papilomaren Birusa.

Zer nolako eraginkortasuna daukate txertoek gaixotasun nagusien aurrean?

  • Oro har, oso altua, baina aldatu egiten da txerto batetik bestera. Erantzun immunean eragina izan dezakete baita ere txertoa jarrita duen pertsona bakoitzaren alderdiek . Oro har, txerto biriko indargetuek (esate baterako, elgorriaren aurkako txertoa) % 100eko eraginkortasuna izaten dute, behin txertoaren bi dosi hartuta. Beste txerto batzuek, hala nola txerto bakteriano inaktibatuek (adibidez: difteria edo tetanoak), hainbat dosi behar dituzte haurtzaroan edo helduaroan zehar, babesa bermatu eta mantendu ahal izateko. Gripearen aurkako txertoaren kasuan, desberdina da; izan ere, gripearen birusa etengabe aldatzen da, eta, horregatik, beharrezkoa da txertoa aldaketa horietara egokitzea eta urtero txertoa jartzea, babestuta egoteko.

Helduen eta adinduen kasuan ere gomendagarriak al dira txertoak?

  • Txertatzea ez da haurtzaroan soilik egin beharreko prebentzio-jarduera; aitzitik, beti begiratu behar zaio zeregin horri helduen kontsultan. Alde horretatik, txertoen alorrean herritar helduentzat ematen diren azken gomendioak izan behar dira kontuan, zahartzea osasuntsua izateko.
  • Gero eta gazte heldu gehiagok dakarte haurtzarotik txerto-egoera arautua. Populazio-datuek adierazten dute 2014. urtean EAEko pertsona helduen % 28k izan zutela haurtzaroan haurren txertaketa-egutegia. Baina bizitzan zehar eguneratuta eduki behar da norberaren txertaketa-egoera.
  • Alderdi bati baino gehiagori begiratu behar zaio jakiteko helduak zer txerto hartu behar dituen: adinari, haurtzaroan hartutako txertoei, osasun-egoerari, bizimoduari, lanbideari, arrisku-jarduerei, zenbait herrialdetara bidaiak egiteari...
  • Ikusi Euskadiko Txertaketen Eskuliburua

Noiz arte gorde behar da txertaketa-kartilla?

  • Haur-txertaketaren dokumentuak bizi osorako balio du, eta beti gorde behar da. Izan ere, hartutako txertoen historiaren araberakoak izango dira txertaketen inguruko gomendioak helduaroan.

Derrigorrezkoak al dira txertoak?

  • Ez, txertoak osasun-agintaritzaren gomendioak dira; bai haurren egutegikoak, bai helduarokoak. Osasun Sailak eskaintzen duen txerto bakar bat ere ez da derrigorrezkoa.

Euskadi, auzolana