Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Bizimodu osasungarria
Osasuna

Udaz gozatu. Zure osasuna zaindu.

Uda garai ezin hobea da aire zabalean dibertitzeko, ariketa fisikoren bat egiteko eta sedentarismoa saihesteko; osasuna hobetzen eta hobeto sentitzen laguntzen digu horrek. Hala ere, ez egin, ahal dela, ariketa fisiko handirik bero handieneko orduetan. Babestu burua eguzkitik, freskatu eta edan likidoak sarri.

Egin kontsulta zure medikuari eguzkia den egun bat hondartzan, igerilekuan, mendian, basoan edo kanpoan eman eta neke handia sentitzen baduzu, edo zorabioak, goralarria, gorakoak edo sukarra, azal gorria eta minberatua badituzu. Litekeena da intsolazioa izatea.

Ez ahaztu basoan edo mendian ere eguzkiak erretzeko arriskua izaten dela. Bete zuhurtasun-arauak; edan ura, jantzi txanoa edo kapela, eguzkitako betaurrekoak, eta eman eguzkitik babesteko produktua estali gabeko alderdietan. Egin berdin zuk zaindu beharreko pertsonekin.

Umeak beti babestu behar dira izpi ultramore kaltegarrietatik , dela hondartzan, igerilekuan, basoan edo kalean.

Edan likido ugari, ahal dela ura.

Ez itxoin egarri izan arte, eta eskaini edatekoa zure inguruko pertsonei ere, batez ere adinduei eta urte gutxiko umeei.

Iturri batetik edan aurretik, ziurtatu ura edatekoa dela.

Uda garai ona da inguruak eta bazterrak ezagutzeko, baina txangoa egitera joan eta janariak eramanez gero, eraman hozkailua ere janariak hotzetan kontserbatzeko; elikagaiekin intoxikatzea eta infekzioak saihestuko dituzu.

Lagundu ingurua garbi edukitzen, eta erabili horretarako zabor-ontziak eta hondakin-kontainerrak.

EGUZKIA

BEROA

Azken aldaketako data: 2017/02/15

Euskadi, auzolana