Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak
  4.  
  5. Administrazio-prozedurak
  6.  
  7. Zentroen baimenak
Administrazio-prozedurak

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Zentroen baimenak: Aurkezpena

Autonomia Estatutuaren 18. artikuluaren arabera, barneko osasuna dela-eta, Euskal Herriari dagokio Estatuko oinarrizko legea lege berriz aurrera eramatea eta betetzea. Eskumen horri jarriki, lehenik, Osasunketa Zerbitzu, Tegi eta Etxeei buruzko Dekretua (azaroaren 2ko 206/1982) onartu zen, eta horren ondoren, Osasunketa Asistentziarako Zerbitzuen, Eritegien eta Tegien baimenei buruzko Dekretua (irailaren 10eko 271/1985), baina Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduak irikitzeko, ihardunean jartzeko eta aldatzeko baimenei buruzko Dekretuaren (urriaren 11ko 396/1994) bitartez indargabetu ziren; azken dekretu hori indarrean egon da 31/2006 Dekretua (pdf, 106 KB) garatu den arte. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko Legea (maiatzaren 28ko 16/2003 Legea (pdf, 138 KB) edo Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen baimenak emateko oinarri orokorrak finkatzen dituen Errege Dekretua 1277/2003 Errege Dekretua (pdf, 68.3 KB) agertu zirenean arauetan aldaketak gertatu zirelako sortu zen 31/2006 Dekretu hori.

Bestale, arlo honetan oinarrizko arau hauek hartu behar dira aintzat: Euskadiko antolamendu sanitarioaren Legea (ekainaren 26ko 8/1997 Legea (pdf, 215 KB)) eta Historia klinikoari buruzko Dekretua (martxoaren 13ko 38/2012 Dekretua (pdf, 357KB)).

Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroa zera da, sortzeko eta/edo funtzionatzeko baimena duten Euskadiko osasun-zentro guztien laburpen edo zerrenda. Publikoa da; beraz, erregistroan inskribatu edo idatzi diren datu guztiak herritar guztien eskura daude. Bakarra da Euskal Autonomia Erkidego osorako, baina Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan kudeatzen da, era deszentralizatuan, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak zuzenduta, kontrolatuta eta koordinatuta.

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak Osasun Ministerioaren Zentro, establezimendu eta zerbitzu sanitarioen Erregistro Nagusirako (REGCESS) sarbidea eskaintzen die herritarrei, webgune ofizialaren bitartez.

http://regcess.msssi.es/regcessWeb/inicioBuscarCentrosAction.do

Zer biltzen du?

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden zentro eta establezimendu sanitario guztien erregistro-datuak; zentro eta establezimenduak publikoak edo pribatuak izan daitezke, eta edozein motatakoak.

Hainbat taldetan sailkatzen dira:

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzan eta Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan kudeatzen da Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioen Erregistroa, eta Osasun Sailari dagokio erregistroaren ezaugarriak, betekizunak eta baldintza material, funtzional eta instrumentalak ezartzea, baita erregistroa informatizatzea ere.

Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak arduratuko dira norberaren lurralde-eremuan kokatutako zentro eta establezimendu sanitarioen inskripzioak egiteaz, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak horretarako ezartzen duen prozeduraren arabera.

Nork egiten du inskripzioa?

Erregistroko hasierako inskripzioa ofizioz erabakiko da zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitarioa sortzeko eta/edo funtzionamenduan jartzeko baimenaren ebazpenean; honako modalitate hauek daude:

  1. Instalazioa ezartzeko baimena. Zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitario bat sortzeko asmoa duen edozein pertsona fisikok edo juridikok instalazioa ezartzeko baimena lortu beharko du, aldez aurretik.
  2. Funtzionamendu-baimena. Funtzionamendu-baimena lortu behar da:

    a) jarduerari ekin aurretik, instalazioa ezartzeko baimena duten zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitario berrien kasuan.

    b) funtsezko aldaketak egin ostean zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitarioetan, eta berriro ere jardunean hasi baino lehen.

    Instalazioa ezartzeko baimena eta funtzionamendu-baimena batera eska daitezke, baldin eta zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitario hori sortzeko obra berririk egin behar ez bada edo lehendik dagoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatu behar ez badira.

  3. Funtzionamendu Baimena berritzea. Funtzionamendu-baimenak bost urterako balio du, baldin eta zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen araudi espezifikoan iraunaldi txikiagorik zehazten ez bada. Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen titularrek funtzionamendu-baimena berritzeko eskaera egin beharko dute baimena iraunaldia amaitu baino hiru hilabete lehenago.
  4. Funtsezko aldaketak baimentzea. Funtzionamendu-baimena duen zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitario baten kasuan, honako hauek jotzen dira funtsezko aldaketatzat:

    a) Higiezinaren egitura edo banaketa aldatzea.

    b) Erradioterapiako edo medikuntza nuklearreko asistentzia-unitateak aldatzea.

    c) Asistentzia-eskaintza aldatzea.

    d) Titularra aldatzea.

Inprimakia

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019308
Faxa: 945 019280 e-mail: secplan-san@euskadi.eus

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana