Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasun Eskola
  4.  
  5. Paziente Bizia Programa

Zer da Paziente Bizia Programa?

Paziente Bizia-Paciente Activo programa nork bere burua zaintzen ikasteko programa bat da; horren bidez, gaixotasun kronikoak dituztenei edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei informazioa eman nahi diegu gaixotasun horiei buruz, eta erakutsi nahi diegu zein diren osasun-egoera hobetzeko izan beharreko ohiturak edo jokabideak.

Paziente Bizia-Paciente Activo programaren barne tailer batzuk eskaintzen zaizkie interesa dutenei, gai izan daitezen gaixotasuna ulertzeko, beren osasunaz arduratzeko, eta gaixotasunaren inguruan erabaki egokiak hartzeko.

Berdinen artean hezteko tailerrak dira, gaixotasun kronikoa dutenek edo horien zaintzaile direnek zuzenduta ematen direnak.

Tailerretan hainbat tresna eskaintzen dira arazoei aurre egiteko eta nork bere buruari ohiturak aldatzeko helburuak jartzeko, baita teknikak ere, familiarekin eta osasun arloko profesional taldearekin komunikatzeko, erlaxatzeko eta emozioak kudeatzeko. Informazioa ere ematen da hainbat gairi buruz: ariketa fisikoa, nutrizio-argibideak, medikazioaren erabilera egokia eta gaixotasunaren inguruko oinarrizko ezagutzak.

Azken finean, tailerretan lantzen dena gaixotasunari buruzko oinarrizko informazioa da, eta herritarrei aktiboago izaten eta beren osasuna zaintzen lagunduko dieten tresnak eta trebetasunak ere bai.

Betiere, kontuan izanda tailer hauek osasun arloko profesionalen lanaren osagarri direla.

Azken eguneratzea: 2018/01/19

Euskadi, auzolana