Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Gardentasuna eta Gobernu Ona
  4.  
  5. Informazio Instituzionala

Gardentasuna
eta Gobernu Ona

Funtzioak

Osakidetza Ente Publikoak ondoren zerrendatzen diren herri–onurako xedeak bilatuko ditu, bere menpeko erakundeen bitartez:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu publiko sanitarioa ematea. Hartara, segurantza eta kontratazio publikokoak izan daitezkeen lehen asistentzia eta asistentzia espezializatua eskainiko ditu, eta honako programa hauetan parte hartuko du: osasuna sustatzeko,gaixotasunei aurrea hartzeko, osasun–laguntzako eta errehabilitazioko programa publikoetan. Halaber, asistentziasozio–sanitarioko programetan ere parte hartu ahal izango du ezartzen diren baldintzetan.

b) Osakidetzaren zerbitzuen erabiltzaileei beren eskubide eta egin behar instrumental eta osagarriak erabat betetzeko behar dituzten baldintzak eskainiko zaizkie;batez ere informazioa etengabe hobetuko da, eta atentzioa pertsonalizatuagoa eta kalitate handiagokoa izan dadin ahalegina egingo da.

c) Osasun–zientzietan irakaskuntza sustatzea, baita horrelako zientziekin loturiko ikerlanak, azterlanak eta zabalkunde–lanak sustatu ere, Osasun Sailak ezartzen dituen estrategia–ildoak eta programak kontuan izanda,eta arlo horretako unibertsitateekin eta gainerako eskudun erakundeekin hitzartzen den lankidetza aintzat harturik.

d) Langile sanitarioek eta ez sanitarioek dituzten ezaguera espezializatuak eguneratzea eta prestakuntza sustatzea, bai osasunaren arloan, bai kudeaketa zein administrazio sanitarioetan.

e) Baliabide sanitarioen garapena sustatzea, bertako ekintza eta programen bidez, edo beste erakunde batzuekin lankidetzan; eta helburuekin loturiko beste edozein ekimen sustatzea, ente publikoaren Administrazio Kontseiluak hala erabakitzen badu.

Osakidetza Ente Publikoko zuzendaritzaren barruan lehendakaria eta Administrazio Kontseilua daude.

Lehendakaria

Lehendakaria , Osakidetza Ente Publikoko lehendakaria Osasun sailburua izango da. Ente Publikoko buru gisa dauzkan eginkizunak hauexek dira:

a) Ente Publikoaren eta Administrazio Kontseiluaren ordezkaritza eramatea, entearen menpeko erakundeetako zuzendariei dagokienaren kaltetan joan gabe.

b) Ente Publikoko eragiketak berraztertzea, eta egokitzat jotako txostenak Administrazio Kontseiluari aurkeztea.

c) Ente Publikoaren eskubideak eta interesak babestearren,edozein ekintza, salbuespen edo auzibide zein administrazio–errekurtso izapidatzea, ente publikoko erakundeei atxikitako ahalmenak erabiltzearekin zuzenean loturiko ekintza arruntei kalte egin gabe.

Administrazio Kontseilua

Osakidetza Ente Publikoko Administrazio Kontseilua zuzendaritza–organo kolegiatua da, eta entearen ekintzak zuzentzeko eta kontrolatzeko ardura dauka.

Kontseiluan, ente publikoko lehendakariaz gain,Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari egongo dira. Ordezkari horiek Jaurlaritzak izendatuko ditu, bi Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta gainerako hirurak Osasun sailburuaren proposamenez.

Ente publikoko lehendakariari dagokio: bileretan deialdiak egitea, mahaiburu izatea, saioak bertan behera utzi eta amaitzea; Administrazio Kontseiluaren eztabaidak bideratzea eta, berdinketa gertatuz gero, botu ebazlea ematea; eta bestelako pertsonak baimentzea Kontseiluko bileretara joateko, aztertu beharreko gaiak direla–eta egokitzat hala jotzen bada. Kontseiluak jardun–arauak ezarriko ditu, eta batzorde betearazleak eta aholku–batzordeak eratu ahal izango ditu.

Kontseiluak lehendakariorde bat izendatuko du bere kideen artetik. Lehendakaria kanpora joan bada,kargua hutsik geratu bada edo gaixo badago, bere ordez.Era berean, idazkari bat izendatuko du; ez du zertan kontseilukide izan, eta ez du botua emateko eskubiderik izango.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeak aitortzen dizkion zuzendaritza eta kontrol–ahalmenak mugatu gabe, eta zerrenda gisara, Administrazio Kontseiluak honako eginkizun hauek ditu:

a) Ente publikoaren eta bere erakunde guztien irizpideak eta ekiteko ildoak onartzea, lehendakariaren proposamenez. Jaurlaritzaren onarpena behar duten egintzei dagokienez, Osasun sailburuari aurkeztuko dizkio proposamenak.

b) Ente publikoaren aurrekontuak, finantzen aurretiazko egoera–orriak eta jardueren urteko txostena biltzen dituen proposamena onartzea, baita menpeko erakunde guztien banakako argibideak onartzea ere. Orobat, ente publikoaren eta menpeko erakundeen kontu–likidazioa prestatzea ere bere esku geratuko da.

c) Ente publikoaren Plan Estrategikoa onartzea, zuzendari nagusiaren proposamenez. Ente publikoak,zerbitzu–erakundeen antolamenduari dagokionez, atxikita dauzkan baliabideak beste era batera eratzeko neurriak proposatzea edo onartzea, kasuan kasu.

d) Ente publikoaren antolakunde nagusiak aurrera egiteko behar duen egitura organikoa eta jardun–arauak onartzea, zuzendari nagusiaren proposamenez eta Estatutuetan ezarritako arauekin bat. Ente publikoaren zerbitzu–erakundeak garatzearren, arauak eta irizpideak ematea, Estatutuetan ezarritakoaren ildotik.

e) Estatutuek aitortzen dizkion kudeaketa–arloetan administrazio–egintzei buruzko akordioak hartzea.

f) Ente publikoaren erakundeen egitura–plantilak eta lan–eskaintza publikoak onartzea, aipaturiko erakundeen proposamenez. Horietatik abiatuko dira ente publikoaren langileak hautatzeko prozesuak.

g) Zuzendari nagusia izendatzea eta kargutik kentzea eta, horren proposamenez, ente publikoko antolakunde nagusiko ataleko zuzendariak izendatzea eta kargutik kentzea.

h) Ente publikoko zuzendarien lansariak ezartzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 27.3. atalaren ildotik.

i) Bereak dituen eskumenen artean egon ez arren, lehendakariak edo zuzendari nagusiak esleitu dizkioten gaiak aztertzea. Ente publikoaren menpeko zerbitzu–erakundeek berenganaturiko kudeaketa–ahalmenak betetzea, erabat edo hein batean, eta eskuhartzeko neurriak hartzea.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 22.3 atalarekin bat, Osakidetza Ente Publikoaren «administrazioko eta korporazio–kudeaketako antolakunde nagusia» eratu da.

Ente publikoko Administrazio Kontseiluari laguntzeko zuzendaritza–egitura izangoda eta, halaber, menpeko zerbitzu–erakundeei dagokienez, zuzentzeko eskumen nagusiak , hala nola, kontrola,koordinazio estrategikoa, laguntza eta, estatutuekin bat eginez, kudeaketa–ahalmenak gauzatzea.

Osakidetza Ente Publikoaren administraziokoeta korporazio–kudeaketako antolakunde nagusia prozesu funtzionalen arabera antolatuko da. Prozesu funtzional horien jasotzaileak zerbitzu–erakundeak izango dira; hori dela–eta kontuan hartuko dira plangintza estrategikoa eta korporazio–garapena, aholkularitza eta zerbitzu komunak, eta koordinazioa eta kontrola.

Bere eginkizunak garatzeko, Zuzendaritza Nagusiak hiru ataleko zuzendariez osaturiko taldea izango du. Zuzendaritza–kargu horiek Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 27. atalari lotuko zaizkio, eta antolakunde nagusiaren egitura organiko eta funtzionalean aitorzen zaizkien ahalmenak izango dituzte, bai antolakunde nagusiaren kudeaketa eta administrazio arrunta eramateko, bai zerbitzu–erakundeekiko antolakunde orokorrak dituen erantzukizunak betetzeko.

Zuzendari Nagusia

Osakidetza Ente Publikoaren antolakunde orokorraren ardura zuzendari nagusiarena izango da, hori baita kudeaketako zuzendaritzako goi-kargua. Antolamendu Sanitarioaren Legearen 27. atalari loturik dago eta, antolakunde orokorrari dagozkion eginkizunak betetzeaz gain, hurrengo hauek ere bere esku dauzka:

a) Administrazio Kontseiluaren akordioak betearaztea, eta behar diren proposamenak, txostenak, azterlanak eta analisiak egitea. Hori dela–eta, Administrazio Kontseiluaren bileretara joango da, hitz egiteko eskubidea duela, baina boturik gabe.

b) Ente publikoko zerbitzu guztien eta langileriaren zuzendaritza eramatea. Hartara, erakunde guztien zerbitzuak bultzatu, bideratu, koordinatu eta ikuskatuko ditu, eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak emango ditu.

c) Ente publikoko zerbitzu–erakundeetako zuzendari–kudeatzaileak izendatzea eta kargutik kentzea, eta zuzendari–kudeatzaile bakoitzaren proposamenez, aipaturiko erakundeetako gainerako karguak izendatzea etakargutik kentzea.

Erakunde Zentrala

Antolakunde orokorraren ahalmenak.Osakidetza Ente Publikoaren administrazioko eta korporazio–kudeaketako antolakunde orokorrak honako eginkizun hauek ditu bere esku:

1.– Jaurlaritzaren arauekin bat, ordezkaritza, komunikazio eta itxura ofizialari buruzko arau orokorrak ezartzea.

2.– Ente publikoaren plan estrategikoa prestatzea, bai ente osorako bai zerbitzu–erakunde bakoitzeko. Planean denbora–helburuak, jarrerak eta ekintzak proposatuko dira, eta estrategikotzat jotako inbertsioak ere zehaztuko dira bertan.

3.– Aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak ematea hurrengo gai hauek direla–eta: zerbitzu–erakunde bakoitzaren aurrekontuak eta programazio–funtzioak; antolamendua eta giza baliabideak; kanpoko harremanak; informazio eta komunikazioko sistemak; laguntza juridikoa; finantza–kudeaketa; baliabide materialak eta zerbitzu laguntzaileak kudeatzea; zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskaritza; interes orokorreko estatistika; eta argitalpenak.

Ente publikoko Administrazio Kontseiluak, beharrezkotzat jotzen duenean, antolakunde orokorraren zerbitzu komunak noraino iristen diren, esklusiboak diren, nola finantzatzen diren eta beste xehetasun batzuk zehaztu ahal izango ditu.

4.– Laguntza–kudeaketako arloan:

a) Kalitateko politika orokorrak betetzen diren begiratzea eta kontu–ikuskaritzak egitea.

b) Gailu teknologiko berriak sartzea baimentzea.

c) Baliabideak koordinatzea eta itxaron–zerrendetan esku hartzeko neurriak proposatzea.

d) Interes orokorreko protokoloak sustatzea.

e) Irizpide orokorrak taxutzea eta sare publikoan estalita ez dauden osasun–zerbitzuen prezio–politika proposatzea.

5.– Giza baliabideen kudeaketako arloan:

a) Enteko langileriari buruzko politikak begiratu,kontrolatu eta ebaluatzea.

b) Postu funtzionalak sailkatzeko irizpideak proposatzea.

c) Langileria–erregistroa eramatea.

d) Administrazio Kontseiluak, izaerasuak kudeatzea. Ondorioz, esandako prozesuen deialdiak, oinarriak, programak eta edukiak prestatuko ditu, eta epaimahaiak izendatuko ditu.

e) Langileak birkokatzeko ardura izatea, modu orokorrean eta plangintza baten arabera. Ente publikoko erakunde batzuei edo guztiei atxikitako langileentzako enplegu–planak eratzea.

f) Ente publikoa ordezkatzea negoziazio kolektiboan,langileen lan–baldintzei buruzko abiaburu–akordioa lortzeko.

g) Hizkuntza Normalkuntzarako Plana betetzera bultzatu eta koordinatzea.

6.– Ekonomia–finantzako kudeaketaren arloan:

a) Ente publikoaren aurrekontu eta aurretiazko egoera–orriak prestatzea.

b) Ente publikoko zerbitzu–erakundeen aurrekontuari eta urteko kudeaketa–planari buruzko txostenak ematea.

c) Kudeaketako kontrol arrunta egitea, eta entepublikoaren aurrekontu–mugak gainditzen direnean aurrekontu–aldaketak bideratzea.

d) Ente publikoaren erakunde guztien urteko kontuak likidatzeko proposamena Kontseiluari aurkeztea, eta Konpentsazio Fondo Orokorra kudeatzea.

e) Kontabilitate analitikoa aplikatzeko irizpide orokorrak ezartzea.

f) Ente publiko osoko zorpetze–eragiketak eta bermeak emateko eragiketak baimentzea eta formalizatzea, aurrekontuen mugak eta arau aplikagarriak aintzat

harturik.

7.– Inbertsioen arloan:

a) Ente publikoaren kontrataziorako irizpide orokorrak taxutzea.

b) Estrategikotzat jotako inbertsioak zehaztea eta kudeatzea, eta halakotzat jotako zerbitzuak nahiz aholkularitzak kontratatzea.

c) Hornigaien erosketa zentralizatuak burutzea, eta erosketa integratuak zehaztea eta/edo gauzatzea.

Antolamendu Sanitarioaren Legearen 23.1 atalarekin bat, Osakidetza Ente Publikoaren menpeko zerbitzu– erakundeek osasunzerbitzuak eskainiko dituzte;  horretarako ekonomi–finantza autonomiaren eta kudeaketaren printzipioa hartuko dute aintzat.

Osakidetza Ente Publikoaren menpeko zerbitzu–erakunde bakoitzak bere jarduera–helburua edo osasun–esparrua izango du zehazturik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean ezarritakoaren arabera.

Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu–erakunde bakoitzak bere egin dituen osasun–zerbitzuak emateko behar diren kudeaketa zein administrazioko ahalmenak izango ditu, salbuespen gisa aipa daitezke kudeaketa zentralizatuko ahalmenak, estatutuetan berariaz aitortzen baitzaizkio ente publikoko antolakunde orokorrari. Zerbitzu–erakundeen eskumenetik at geratuko dira, baita ere, indarrean dauden lege eta araudien arabera beste organo batzuei esleiturikoak.

Estatutuetan aitortzen zaizkion eginkizunak erabiliz, ente publikoko Administrazio Kontseilua eraginkorra izateko, kudeaketari dagokionez, zerbitzu–erakundeetan esku hartzeko beharrezko neurriak hartuko ditu, eta ente publikoko zerbitzu–erakundeek berenganaturik dauzkaten kudeaketa–ahalmenak eten ahal izango dira aldi baterako, erabat edo hein batean. Eskuhartze–neurriak ezarri nahi izanez gero, erabaki bidez egingo da; eta bertan eskuhartzearen aldia, etendako ahalmenak bitartean zein organori dagozkion erabiltzea eta behar diren gainerako kautelazko neurriak eta betearaztekoak zehaztuko dira, zerbitzuen ohiko egoera berreskuratzeko.

Zuzendari-gerentea

Ente publikoko zerbitzu–erakundeetan zuzendari–kudeatzaile bana egongo da, zuzendaritza–kargutzat hartuko da eta Antolamendu Sanitarioaren 27. Atalari lotuko zaio. Hona hemen bere eginkizunak:

a) Erakundearen ordezkaritza ofiziala eramatea, eta erakundean buru aritzea, erakundeari aitorturiko ahalmenak kontuan harturik.

b) Kasuan–kasuko erakundearen ordezkaritzan kontratu–programa izenpetzea, eta erakunde bakoitzari dagokion proposamena ere onartzea. Proposamen horretan banakako aurrekontua eta epe labur eta ertainerako kudeaketa–planak jasoko dira.

c) Bere ardurapeko erakundeari dagozkion osasun eta administrazio–zerbitzuen antolamendua, kudeaketa,  ebaluazioa eta barne–kontrola zuzendu, bultzatu eta koordinatzea.

d) Bere erakundean ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntza zuzendu eta bultzatzea

e) Erakundeko langileriaren buru izatea, eta hori dela–eta, Osakidetzako langileriaren arloko kontratazioa eta kudeaketa eramatea, baita diziplina–ahalmena erabiltzea ere. Hori guztia estatutuetan beste organo batzuei berariaz aitortu zaizkien ahalmenei kalte egin gabe.

f) Kontratazio–organo gisa dagozkion ahalmenak erabiltzea, estatutuetan ente publikoko obrak, ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko ezarrita dagoen araubidea betez.

Zuzendari–kudeatzaileak, bere eginkizunak betetzeko, zuzendaritza–taldearen laguntza izango du. Talde horren kideak Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 27. atalean ohart emandako araubideari lotuko zaizkio. Kide–kopurua hurrengo xehetasunen gorabeheran egongo da: jardueraren zailtasuna eta bolumena, erakundearen eraginkortasun–estrategia eta plantilak. Ente publikoko zerbitzu erakundeek, zuzendari–kudeatzaileaz gain, bost zuzendaritza–kargu eduki ahal izango dituzte gehienez ere.

Zuzendari–kudeatzaileak eskuordeturiko eginkizunak eta atazak berenganatu ahal izango dituzte zuzendaritza–karguek. Edozein kasutan, erakundeen menpeko zerbitzuen eta unitateen jarduerak jarraitu eta gainbegiratuko dituzte. Halaber, zuzendari–kudeatzailea kanpoan, gaixo edo lanpostua hutsik dagoenerako, bere eginkizunez arduratuko den zuzendaritza ere zehaztuko da; hala balegokio, zuzendaritza medikoa arduratuko da.

Zuzendaritza medikoa

Zuzendaritza Medikoari hurrengo eginkizun hauek dagozkio eskuarki:

a) Profesionalek parte hartzeko batzorde teknikoak zuzentzea, eta horien funtzionamendua bultzatzea.

b) Jarduera kliniko–asistentzialak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea, beren kalitate–maila ikuskatzea eta kalitatea hobetzeko neurri egokiak proposatzea.

c) Medikuen irakaskuntza eta ikerketa sustatzea eta begiratzea.

Zuzendaritza Kontseilua

Proposamenak eta aholkularitza garatzearren eta zerbitzu–erakundeetan partehartzea areagotzearren, erakundeetan Zuzendaritza Kontseilu bana egongo da. Kontseiluan zuzendaritza–taldea, zehazten diren unitate– burutzak eta partehartze profesionalaren batzorde teknikoetako hautaturiko kideen ordezkaritza.

Zuzendaritza Kontseilu horrek ezagutuko ditu erakundean eragina duten izaera orokorreko gaiak eta, batez ere, plan estrategikoak, urteko kudeaketa–planak, kontratu–programaren negoziazioa eta kudeaketa klinikorako unitateen arian–ariko uztartzea.

Kontseilu Teknikoak

Ente publikoko Administrazio Kontseiluak ezartzen dituen irizpideei jarraiki, zerbitzu–erakunde guztietan Kontseilu Teknikoak egongo dira, profesionalek kudeaketarako izango dituzten aholkularitza eta partehartze organo gisara eratuak.

Kontseilu Teknikoeetako bokalak erakundean lan egiten duten profesionalen artetik hautatuko dira, baldin eta plan estrategikoan honako eginkizunak betetzen badituzte:

a) Asistentzia–kalitatea, antolamendua eta funtzionamendua jorratzen dituzten politikak taxutzea.

b) Estrategia asistentzialak, diagnostikoak eta terapeutikoak balioestea.

c) Ikerketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan ekintza–ildoak proposatzea.

d) Kontseilu Teknikoaren aldetik Zuzendaritza Kontseiluan parte hartuko duten kideak izendatzea.

Azken aldaketako data: 2016/11/22

Euskadi, auzolana