Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Adikzioak
  4.  
  5. GABIA
Adikzioak

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Zer da GABIA



Droga-menpekotasunen inguruan era askotako informazioa sortzen da gure elkartean. Informazio hori bildu eta ekintzak behar bezala definitzea izan da arlo honetan diharduten profesionalen aspaldiko nahia.

Droga-menpekotasunen Euskal Behatokia erabaki politikoen arduradunei, profesionalei eta, oro har, elkarteari drogen egoerari buruzko azterketa objetiboa eta fidagarria eskaintzeko asmoz sortu da.

Droga-menpekotasunen Euskal Behatokiak droga-menpekotasunen arloko etorkizuneko lanaren nondik norakoak finkatzeko talaia izan nahi du.

 

Zer egiten du

Droga-menpekotasunen Euskal Behatokiak Euskal Autonomi Elkarteko drogamenpekotasunei buruzko azterlanak eta analisiak egiten ditu, eta gaiari buruzko informazio eskuragarria interpretatzen.

Behatokiak informazioaren tratamendua eta lanketa egingo du, eta, egoerari buruzko balantzeak eta aldizkako monografiak argitaratuz, droga-menpekotasunen ikuspegi globala eta iraunkorra eskainiko du, fenomeno horrek izan ditzakeen joerak aurreikusi eta Estatuko eta Europako analisiekin uztar daitezen.

 

Zer eskaintzen du

  • Droga-menpekotasunen egoerari eta bilakaerari buruzko adierazle soziologikei, judizialei, polizialei eta medikuntza eta osasun arlokoei buruzko informazio integratua.

  • Drogen konsumoekin zerikusia duten faktoreen eta horien bilakaeraren azterketa, arlo honetan landu beharreko ekintzak tajuz finka daitezen.

  • Profesionalei informazioa biltzeko eta analizatzeko metodoei eta protokoloei buruzko aholkuak ematen dizkie. 

  • Euskal Autonomi Elkarteko prebentzio, laguntza eta gizarteratze-zerbitzuei buruzko informazioa.

  • Bibliografia eta dokumentazio espezializatua, CD-ROM euskarrian.

 

Zeintzat egiten du lan

Droga-menpekotasunen Euskal Behatokiak honako hauentzat egiten du lan:

  • Droga-menpekotasunen arlo desberdinetan (prebentzioa, laguntza, gizarteratzea) diharduten profesionalentzat.

  • Droga-menpekotasunen fenomenoaren alderdiren batean interesaturik dauden profesionalentzat, gurasoentzat, hezitzaileentzat eta abarrentzat.

  • Droga-menpekotasunekin zerikusia duen alderdiren bati buruzko azterlanak eta doktore-tesiak egin nahi dituzten ikertzaileentzat eta ikasleentzat.

  • Herri-administrazioetako arduradun politikoentzat eta plangintza-taldentzat.

Azken eguneratzea: 2010/05/04

Compromiso con las personas