Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Donazioak

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Ama-esnea ematea

Zer da Ama Esnearen Euskal Bankua?

Beren haurtxoei bularra ematen dieten emakumeek dohaintzan emandako esnea jaso, prozesatu eta banatzen duen zentroa da. Kalitatea bermatua duen ama-esnea analizatzen eta prestatzen espezializatuta dago, ospitaleratuta dauden eta beren amek bularra eman ezin dieten haurtxoek hartu ahal izateko.

Nork eman dezake esnea?

Osasuntsu dagoen eta bizimodu osasungarria egiten duen edozein emakumek, bere haurtxoari zailtasunik gabe bularra ematen ari bazaio eta aurreko hiru aste eta sei hilabete bitartean ama izan bada.

Dohaintza eskuzabaltasunez egiten da, anonimoki, borondatez eta modu altruistan; ez da inolako irabazi ekonomikorik lortzen.

Nori ematen zaio bankuko esnea?

Haurtxo goiztiarrei, pisu txikia edo gaixotasun jakin batzuk dituztenei eta beren amek bularra eman ezin dietenei ematen zaie, dohaintzan emandako eta esne-bankuak prozesatutako esneak duen osaerari eta ematen duen immunitateari onura atera diezaieten.

Dohaintzan emandako esnea –prozesatu ondoren eta segurtasun-berme osoarekin– neonatologiako unitateetan ematen da, beti mediku-taldearen aginduz eta modu anonimoan.

Zer egin dezaket esne-emailea izan nahi badut?

Jarri harremanetan Ama Esnearen Euskal Bankuarekin esneareneuskalbankua@osakidetza.eus helbide elektronikora idatziz, edo galdetu zure pediatrari, erizainari, emaginari...

Hitzordua jarriko dizute bizimodu-ohiturei eta aurrekari medikoei buruzko galde-sorta labur bati erantzuteko. Bisita horretan bertan odola aterako dizute gaixotasun transmitigarririk ez daukazula egiaztatzeko, eta baimen informatu bat sinatuko duzu.

Nola ateratzen da dohaintzan ematen den esnea eta nola gordetzen eta garraiatzen da?

Behin zure haurtxoa elikatutakoan, esnea aterako duzu ontziak betetzeko; gero, ontzi horiek izozkailuan gordeko dituzu, eta esnea ateratako egunetik 15 egun igaro baino lehen entregatu beharko dituzu. Gainera, harremanetarako profesionalak izango dituzu: behar duzun informazio guztia emango dizute, material guztia emango dizute inolako kosturik gabe, eta sortzen zaizun edozein zalantza argitzen lagunduko dizute.

Nola jarriko naiz harremanetan Esne Bankuarekin?

Ama Esnearen Euskal Bankua - Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan dago.

Labeaga auzoa, 46A 48960 Galdakao

Telefonoa: 944 579 375

esneareneuskalbankua@osakidetza.eus

Intereseko dokumentuak

Azken aldaketako data: 2017/10/04

Euskadi, auzolana