Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
Osasuna

Euskadik lortu du beren osasun zentroetan espezialistak prestatzeko 48 plaza berri egiaztatzea

C HepatitisaEuskadin beste 48 plaza gehiago egongo dira beren osasun-zentroetan espezialistak prestatzeko, gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez. 

Nekane Murga Osasun sailburuak esan du pozik dagoela plaza-kopuru hori areagotu delako; bere Sailak hilabete batzuk daramatza horretan lanean, Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioak osasun-espezialisten prestakuntzarako irakaskuntza-unitate berriak egiaztatzea lortu ondoren.

48 plaza berrietatik, 22 Erizaintzakoak dira, 23 Medikuntzakoak eta 3 Psikologia Klinikokoak. Lurraldeen arabera, Arabako osasun-zentroek 13 plaza berri egiaztatuko dituzte (7 Erizaintzan eta 6 Medikuntzan); Bizkaikoek, 20 plaza (6 Erizaintzan, 12 Medikuntzan eta 2 Psikologian), eta, Gipuzkoakoek, 15 plaza (9 Erizaintzan, 5 Medikuntzan eta 1 Psikologian).

Egiaztapen berri horiez gainera, maiatzaren 27tik aurrera 446 plaza betetzen hasiko dira; plaza-hornidura hori Estatu osoan eskainitako plaza-kopuruaren ehunekoaren gorakada handiena da. Horrela, Euskadin osasun-prestakuntzako profesionalak 1.500 inguru izango dira, hiru lurralde historikoetako 16 irakaskuntza-zentroetan banatuta.

Nekane Murga sailburuak esan duenez, giza kapital hori funtsezkoa da osasun-eremuak oro har aurrez aurre dituen erronkei heltzeko orduan, besteak beste, lanbide-erreleboari edo lehen mailako arreta sendotzeari, euskal osasun-zerbitzuak eskaintzen duen kalitatea babesteko.

BAME plazak

Bestalde nabarmendu du gaur egun dagoeneko Euskadin eskaini diren Barneko Mediku Egoiliarraren (BAME) plazen erdia bete dela; horrela, Estatu osoan Familia Medikuntzako BAMEko plazen lehentasun-hurrenkeran lehen autonomia-erkidegoa da eta bigarrena, espezialitateen multzoan.

Era berean, nabarmendu behar da BAMEko Estatuko zerrendako lehen 50 pertsonetatik, 9k euskal osasun-zentroak hautatu zituztela, beren prestakuntza osatzeko.

Deskargatu prentsa oharra 

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana