Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
Osasuna

Osakidetzak lortu du hamabost urtean lanpostuko hizkuntza eskakizuna betetzen duten langileen ehunekoa seikoiztea

C Hepatitisa

Euren lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna betetzen duten Osakidetzako langileen ehunekoa, azken hamabost urteotan, seikoiztu egin da; 2003 urtean % 7,6 ziren eta, orain, % 46,6. Aldi berean, 2017an pazienteen hizkuntza-lehentasunaren erregistroa abian jarri zenetik, 240.000 pazientek euskara aukeratu dute lehentasunezko hizkuntza gisa, euskal osasun-sistema publikoarekin harremanetan jartzeko; 10etik 6,4 asbeteta dago osasun arretan euskarak duen erabilerari eta presentziari dagokionez.

Hala jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Euskararen Egunaren bezperan, Euskal Osasun Zerbitzuan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onetsi zenetik hiru bosturteko betetzen direnean.

Jon Darpón Osasun sailburuak nabarmendu duenez, “Dekretu hura gertakari garrantzitsua izan zen, oraingo emaitzek erakusten dutenez; izan ere, euskarak euskal osasun-sistema publikoan duen presentziak eta erabilerak pixkanaka eta etengabe aurrera egin duela egiaztatu da. Hori hala da, Osakidetzako langileen ahaleginari eta konpromisoari esker”. Gainera, Dekretua onetsi zenetik, 15.000 profesional inguruk euskalduntze-ikastaroetan parte hartu dute, Osakidetzak diruz lagunduta.

67/2003 Dekretuaren bidez, euskal osasun-zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautu eta abiarazi zen. Arau horrek gutxieneko helburuak, lehentasunak eta oinarrizko neurriak ezarri zituen, erakundeko erabiltzaileen eskubideak, Euskadiko Osasun Antolamendurako 8/1997 Legearen 10. artikuluan deskribatzen direnak (“osasun-zerbitzuekin harremanetan dauden pertsonen identitatea, duintasuna eta intimitatea”), hizkuntzari dagokionez, errespeta daitezen.

67/2003 Dekretua indarrean sartu ondoren, Osakidetzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Lehen Plana garatu zuen, 2005 eta 2011 urte bitartean, eta, gero, bigarren plana. Bigarren plana 2013ko abenduan sartu zen indarrean, eta 2019an amaituko da. Osakidetzaren hizkuntza-plangintza funtsezko printzipio hauetan oinarritzen da: erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespetatzea; enpatia eta komunikazio argia eta hurbila –pertsona erdigune duena eta bere hizkuntzan garatzen dena–, osasun-zerbitzuaren kalitate-zeinu gisa; eta helburuak ezartzeko progresibitatea.

Informazio gehiago: Deskargatu prentsa oharra

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana