Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
Osasuna

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko izendapen berriak

C Hepatitisa

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, gaur, María Pilar Uriarte Giza Baliabideetako zuzendari nagusi eta José Ramón Calonge Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendari ekonomiko berri izendatzea onartu du.

Maria Pilar Uriarte Brizuelak Juan Carlos Soto ordezkatuko du Giza Baliabideen zuzendariaren karguan, eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian sartuko da, azken urteotan Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko langileen zuzendariorde-lanetan jardun ondoren; aurretik, halaber, langileen zuzendari eta zuzendariorde izan da Galdakaoko Ospitalean. Filosofiako eta Hezkuntza Zientzietako lizentziatua da Uriarte; profesionala da eta kudeaketa-ezagutza ugari ditu giza baliabideen eremuan, eta ibilbide luzea Osakidetzan.

Bestalde, Jose Ramón Calonge Balzak bere gain hartu du Osakidetzako zuzendari ekonomikoaren postua; Ricardo Ituarteren ordez jardungo du postuan. Goi-mailako Industria Ingeniaritzako doktorea da Jose Ramón Calonge; zuzendari exekutiboa izan da zenbait enpresa publiko eta pribatutan, eta aditua da Bikaintasunean eta Erabateko Kalitatean. Halaber, irakaslea da Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean.

Gaurko bileran, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak eskerrak eman ditu Juan Carlos Sotok eta Ricardo Ituartek beren postuetan eginiko lanagatik.

Deskargatu prentsa oharra (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana