Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
  4.  
  5. Informazio soziosanitarioa
  6.  
  7. Etxean jasotako tratu txarrak

Etxean jasotako tratu txarrak

Pertsonen aurkako biolentzia mota oro atentatu bat da osotasun fisikoaren, psikikoaren edo bata eta bestearen aurka, eta giza duintasunaren aurkako eraso zuzena. Pertsonen aurkako biolentziak larriki urratzen ditu giza eskubideak, eta problema hau errotik erauzteko ezinbesteko da gizarte guztiaren inplikazioa.

Pertsonen aurkako biolentziaren arazoa, betiere larria, are larriago eta etsigarriago bihurtzen da biolentzia hori etxean gertatzen denean, familia barrutian. Familia da pertsona helduek askatasunez hautatu duten eszenatokia bertan partekatzeko ilusioak eta etorkizuneko itxaropen eta proiektuak. Hor gertatzen den biolentziak zeharo suntsitzen du familiako senideen arteko komunikazio sarea.

Biolentzia hitzak beti iradokitzen du indarren desoreka, abusua. Biolentzia da norberarekin bizi diren edo harremanen bat daukaten pertsona ahulagoen aurkako jokabide desproportzionatu oro, eskura eduki daitezkeen indar mota desberdinak erabiliz. Hala, indartsuago denak ahulagoa denari eraso eta sufriarazi egiten dio gure gizartean, normalean, ahulenak hauek dira,

  • haurrak pertsona helduen aurrean, aita eta ama barne (defentsarako eta laguntza eskatzeko daukaten arma bakarra negarra da, eta askotan hori bera ere eragotzi egiten zaie indarrez);
  • adineko pertsonak zaharren egoitzetan askotan etxearen martxa onerako traba edo oztopo gisa sentiaraziak (hauek ez daukate negarraren irtenbidea ere, negar isila ez bada behintzat, sarritan zahar dementzia dela esanez ezkutatzen den egoera;
  • emakumeak, oro har, gizonezkoen aurrean eta, inoiz, beste emakume batzuekiko;
  • eta gutxiagotan, gizonezkoak beste gizonezko batzuen edo emakume ahaltsuagoen aurrean…

Badira, hauetaz gain, biolentzia egoerak gertatzen diren beste eremu batzuk ere: nerabe eta gazteak gurasoen aurka, mobbing deritzona lantegi ingurunean eta, zoritxarrez duela gutxi hain ospetsu bihurtu den bullying kasua, hau da, eskola ingurunean ematen den ikaskideen arteko biolentzia.

Ezinbestekoa da gizarte guztiaren, agintari publikoen zein herritarren, inplikazioa arazoa sakon analizatzeko, kontzientziatzeko eta, era koordinatuan, neurri egokienak hartzeko ingurune eta erakundeetako bakoitzean.

Material lagungarria

Lotura interesgarriak

Azken eguneratzea: 2011/04/07

Euskadi, auzolana