Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Zer da kolon eta ondesteko minbizia?

Heste-horman sortzen den gaixotasuna da, heste-polipo batek eraginda; denbora pasa ahala era desordenatuan haz daiteke eta gorputzaren beste atal batzuetara zabaldu ere bai. Prozesu hau eman arte 10 urte ere pasa daitezke.

 

Kolon eta ondesteko minbiziak ohikoenak dira herri garatuetan eta heriotza-indize handiak eragin ditzakete gizon eta emakumeen artean.

 

Euskadin urtero 1.800 kasutik gora antzematen dira: emakumeen artean bigarren tumorerik ohikoena da, titietako minbiziaren ondoren, eta gizonen artean ere bigarrena da, prostatako minbiziaren ostean.

 

Minbizia sarritan isila da eta, agertzen denean, sintoma hauek aurkez ditzake:

  • Aldaketa iraunkorra hestea husteko ohituretan, eta batez ere komunera ohi  baino maizago joateko beharra sentitzen da, edo beherakoa izaten da, eta biek ala biek zenbait aste iraun dezakete.
  • Uzkitik odola botatzea ageriko arrazoirik gabe.
  • Sabeleko min handiak.
  • Sabelean koskorra agertzea.

Gogorarazten dizugu sintoma hauek ez dutela ezinbestean adierazten kolon eta ondesteko minbizia edukitzea, baizik eta baztertu beharra dagoela eta, ondorioz, gomendatzen dizugula familiako medikuarekin kontsultatzea.

 

Zein pertsonek daukate kolon eta ondesteko minbizia izateko arrisku handia?

 

Kolon eta ondesteko minbizia garatzeko arriskuak gora egiten du adinarekin. Kolon eta ondesteko minbizia diagnostikatu zaien hamar lagunetik zortzi 60 urtetik gorakoak dira.

 

Ariketa gutxi egiten duten pertsonek, obesitateak, haragi gorria eta prozesatua jateak, barazki, fruta eta lekale gutxi duten dietek kolon eta ondesteko minbizia edukitzeko arrisku handiagoa daukate.

 

Kolon eta ondesteko minbizidun aurrekari familiarrak dituzten pertsonek gaixotasun hau izateko arrisku handiagoa daukate, hala ere kolon eta ondesteko minbizien %70etik gora ez daude arrisku familiarrei lotuta. Kolon eta ondesteko minbizia diagnostikatu dioten lehen mailako familiakoren bat baldin baduzu, 60 urtetik beherakoa, edo diagnostiko hau bera duten bigarren mailako familiako 2 edo, jakinarazi medikuari.

 

Prebenitu egin daiteke kolon eta ondesteko minbizia?

 

Bai. Detekzio goiztiarrak prebenitzen laguntzen du eta tratamendurako aurreikuspenak hobetzen ditu.

 

Ariketa fisikoak eta barazki eta frutak jateak murritz dezake gaixotasuna izateko arriskua.

 

Era berean, nabarmena da loditasunak, alkoholak eta tabakoak minbizia izateko arriskua areagotzen dutela.

 

Minbizia izateko arriskua txikiagoa da ohitura osasuntsuko bizimodua daukaten pertsonen artean.

  • Baztertu tabakoa eta alkohola.
  • Ariketa fisikoa egin.
  • Argal egon.
  • Barazki eta fruta ugariko dieta.
  • Haragi gorri eta prozesatu gehiagi ez jatea.

Zer gertatzen da kolon eta ondesteko minbiziaren aurkako tratamendua behar badut?

 

Kolon eta ondesteko minbizia hasierako fasean detektatzen bada, bizitzeko aukera %90etik gorakoa da.

 

Minbizia kolonoskopia batean erauzitako polipo batean badago, baliteke hau bakarrik egin behar izatea aldiro-aldiroko azterketa medikuetara joatea.

 

Kolonoskopia batean erauzterik ez badago, tratamendu nagusia kirurgia izango da. Kasu batzuetan baliteke kimioterapia edo erradioterapia tratamenduak ere egin behar izatea.

Azken eguneratzea: 2017/12/15

Euskadi, auzolana