Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Zer da kolonoskopia?

Kolonoskopia kolon eta ondesteko minbizia diagnostikatzeko modurik eraginkorrena da.

 

Horretarako, heste lodia miatzen da: muturrean kamara bat duen hodi estu eta malgua sartu eta hestean zehar bideratzen da.

 

Ospitalean egiten da lasaigarriak emanda (minaren kontrola), eta ez dago ingresatu beharrik. Proba hori egiteko, ezinbestekoa da proba aurreko egunetan prestaketa berezia egitea. Erizainak azalduko dizu zure osasun-zentroan nola egin.

 

Prozedura mediko gehienekin gertatzen den bezala, komplikazioak ere egon litezke: hala nola odoljarioa eta zulaketa.

 

Nolanahi ere, medikuek zainduko zaituzte, eta Endoskopia-Unitatean adieraziko dizute zer egin behar duzun ezohiko molestiarik baldin baduzu ondoren, hori atenditzeko dauzkaten bitarteko guztiak erabiliko dituztelarik.

 

Kolonoskopia egiten duten gehienek ez dute minbizirik.

 

Denbora igarota minbizi bilaka daitezkeen polipoak (lesioak) ere detektatu ahal dira. Kolonoskopia batean polipoak erauziz gero, gerora kolon eta ondesteko minbizia izateko aukerak murriztu ahal dira.

 

Kolon-ondesteko minbizia hasierako fasean detektatuz gero, bizirik jarraitzeko probabilitatea %90 baino handiagoa da.

 

Azken 5 urteetan kolonoskopia bat egin badizute, ez duzu errepikatu behar. Horregatik, jarri zaitez harremanetan gurekin.

 

Hurrengo bideoa kontsultatu dezakezu, Multimedia galeria-n ere eskuragarri:

Azken eguneratzea: 2015/05/11

Euskadi, auzolana