Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Noiz jasoko ditut emaitzak eta zer esan nahi dute?

Programatik bertatik emaitzak jasotzen dituen gutuna bidaliko dizugu 10 eguneko epean, lagina bidali zenuenetik zenbatzen hasita. Hiru motako emaitzak jaso ditzakezu:

  • Emaitza negatiboa - odolik ez. Ez da bestelako probarik egin behar. Minbizia goiz detektatzeko beste proba bat egitea proposatuko dizugu bi urteko epean.
  • Okerreko emaitza - ezin izan da analisirik egin. Beharrezkoa da gorozkietan ezkutatutako odola detektatzeko proba errepikatzea. Proba errepikatzeko beste hodi bat jasoko duzu etxean.
  • Emaitza positiboa- gorozkietan odola detektatu da. Gutun bat jasoko duzu etxean zure familia-medikuarekin harremanetan jartzeko esanez. Medikuak, kolonoskopia egin behar duzula esango dizu.
    • 10 pertsonatik 3k ez dute patologiarik izango.
    • 10 pertsonatik 6k poliporen bat izango dute, eta erauzi egingo zaie.
    • 10 pertsonatatik batek bakarrik izan dezake minbizia. Hala ere, oso goiz hasikozaio tratamendua ematen.

Eta, gogoan izan gorozkietan ezkutatutako odola detektatzeko proba egiten duten lagun gehienek ez dutela kolonoskopia zertan egin.

Azken eguneratzea: 2017/12/15

Euskadi, auzolana