Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Kolon-ondesteko minbiziaren prebentzio-programa

Horren helburua da hasiera faseko lesioak eta minbizia goiz detektatzea.

 

Lesio horiek goiz detektatzean, lesio gaizto bihurtzeko aukera gutxiagotzen dugu.

 

Programa hau ezartzea erabaki da frogatuta dagoelako % 16tik % 33ra inguruan gutxitu dezakeela kolon-ondesteko minbiziak eragindako heriotza kopurua, eta horrez gain, minbizi aurreko polipoak ezabatzean gaixotasuna bera prebenitzen ere lagun dezakeelako. Polipoek, adenomek eta minbiziak odola aldika galtzea eragiten dute.

 

Proba oso erraza da, eta gorozkietan odol-kantitate txikiak detektatzen dira, itxuraz ikusi ezin direnak.

 

50 eta 69 urte bitarteko gizon eta emakumeentzako osasun-programa da.

 

Proba hau bi urterik behin egin behar da.

Azken eguneratzea: 2017/12/27

Euskadi, auzolana