Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Antsietatea

Gomendioak

Antsietate-arazoak oso ohikoak dira. Hala ere, zure esku dago nola jokatu dezakezun ikastea.

 

Gogoan izan:

  • Antsietatearen sintomak ez dira kaltegarriak, nahiz eta oso larriak izan daitezkeen.
  • Ahal baduzu, egin aurre antsietatea eragiten duten faktoreei.
  • Benetako arazo baten eta gure esku dagoen baten aurrean mugitzera bultzatzen gaituenean bakarrik da baliogarria kezka.
  • Ikas ezazu lasaitzen, eta argiago pentsatzen. Kontrolatu kezka irrazionalak.
  • Oso erabilgarria da egoera zailak saihesteari uzteko plan bat egitea.
  • Egin itzazu erlaxazio-ariketak. Lasai hartu arnasa.
  • Ez egin ihes egoeretatik; itxaron beldurra pasatu arte.
  • Gogoan izan saiatua izatea dela antsietatea gainditzeko bide nagusietako bat.
  • Normala da gorabeherak izatea sendatze-prozesuan. Ez etsi horregatik.
Azken eguneratzea: 2014/02/11

Euskadi, auzolana