Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Antsietatea

Zer den

Antsietatea ez da gaixotasun bat; arrisku-uneetan edo kezkatuta gaudenean guztiok sentitzen dugun sentipen bat da. Hain zuzen, une zailetan gure jokabidea hobetzeko balio duen egokitzapen-mekanismoa da antsietatea. Gutxieneko aktibaziorik gabe, ikasleek ez lukete ikasiko azterketetarako, edo autoarekin arrisku-egoeraren bat izanez gero ez genuke jokatuko bizkor eta dakigun modurik onenean. Hala ere, pertsona batek sarri sentitzen badu antsietatea —itxuraz horretarako arrazoirik egon gabe— edo gehiegi estutzen bada, antsietatea arazo bihurtzen da, sentsazio desatseginak sortzen dituen arazoa, hain zuzen.

 

Antsietateak alderdi fisikoan nahiz mentalean eragiten digu, eta urduri, kezkatuta eta tentsioz beteta sentitzen gara. Beti izan behar dugu gogoan antsietatea erreakzio normal bat dela; beraz, helburua ez da hura desagerraraztea, baizik eta harekin bizitzeko moduko neurrikoa eta egokitua izatea.

  •   Zer sentitzen dugu antsietatea dugunean?
  •   Zer egiten dugu antsietatea dugunean?
  •   Zer pentsatzen dugu antsietatea dugunean?
  •   Zerk sortzen du antsietatea?
  •   Zerk iraunarazten dio antsietateari?
  •   Zer ondorio ditu antsietateak?
Azken eguneratzea: 2015/09/30

Compromiso con las personas