Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Depresioa

Alarma-seinaleak depresioan

  • Depresioa oso gaixotasun larria izan daiteke, eta eragin handia izan dezake pertsona baten bizitzan. "Alarma-seinale" hauek larritasun-egoera hori adierazten dute, depresioaren arloan:
    • Pertsonak hil edo suizidatzeari lotutako ideiak ditu edo adierazten ditu.
    • Jokabide erasokorra du, hitzez edo egintzaz.
    • Bere burua utzita du, neurri handi batean. Ia ez da elikatzen, ez da garbitzen, ez ditu betetzen depresioa edo bestelako gaixotasunak sendatzeko gomendatutako tratamenduak…
    • Bakartze-egoera larrian dago, ia ez du harremanik besteekin, oso gutxitan ateratzen da kalera.
    • Errealitatearen zentzua galtzea gerta daiteke ("klinika psikotikoa"): oso ideia bitxiak adierazten ditu (edo berarengan ezohikoak), beldur berriak edo arrazoirik gabekoak ditu, existitzen ez diren gauzak entzun edo ikusten ditu ("haluzinazioak").
  • Kasu hauetan, balorazio medikoa eskatu behar da ahalik eta lasterren (ikusi Noiz eta nola eskatu profesionalen laguntza atala).
Azken eguneratzea: 2014/02/12

Euskadi, auzolana