Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Depresioa

Zer da depresioa?

  • Gaixotasun mental honek gure ohiko gaitasunekin eta energiarekin funtzionatzen galarazten digu, eta larriki eragin diezaioke gure familia-, lan- eta gizarte-bizitzari.
  • Nerbio-sisteman du jatorria, baina ez dago zehaztuta zein den arrazoi zehatza.
  • Oso larria izan daiteke, eta suizidio-kasuen portzentaje altu batekin lotzen da.
  • Depresioa ohiko gaixotasuna da: gure artean, 10 pertsonatatik batek depresio-episodio bat izango du, gutxienez, bere bizitzan.
  • Edozein pertsonak izan dezake depresioa: Adinekoak, gazteak, gizonezkoak zein emakumezkoak; izaera, jatorria edo egoera sozioekonomikoa edozein dela ere.
  • Hala ere, depresioa izateko arriskua handiagoa da pertsona batzuen kasuan; adibidez: Emakumezkoak (gizonezkoek baino 2-3 aldiz arrisku handiagoa dute); depresioa izandako familietako kideak; gertaera estresagarria bizi izan dutenak; gaixotasun fisiko edo min kronikoak dituztenak; depresioa izandako pertsonak, edo osasun mentaleko beste arazoren bat dutenak, alkohol gehiegi kontsumitzea, adibidez.
  • Garrantzitsua da jakitea depresioa ez dela beti agertzen arazoak, zailtasunak edo kezka zehatzak dituzten pertsonengan; ageriko eragilerik gabe ere azaldu daiteke.
  • Depresioaren iraupena aldakorra da, eta zenbait astetan edo urtetan ere luzatu daiteke. Oro har, esan daiteke depresioa duten gehienak hobeto sentitzen direla 4-6 hilabete igarota. Pertsona batzuek sintoma iraunkorragoak izaten dituzte. Depresioak 2 urte edo gehiago irauten badu, depresio kronikoa esaten zaio.
  • Baditugu tratamendu eraginkorrak: izan daiteke medikazioa (antidepresiboak) hilabete batzuetan hartzea edo terapia psikologikoak egitea. Autolaguntza-teknikak ere badaude, larritasun txikiagoko depresio-kasuetarako. Kasu guztietan, osasun mentalerako osasungarria den bizimodua egitea gomendatzen da. (Esteka jarri "Jokabide osasungarriak" atalarekin).
  • Tratamendu eraginkorrak egon badauden arren, depresioa dutenen %40k ez dute medikuarekin kontsultatzen, balorazioa egin eta tratamendua jasotzeari begira. Askotan, arazoaz ez jabetzeagatik (ez dute ondo ulertzen zer gertatzen zaien) edo beldurragatik (beldurra gaixotasun mentalari, jendearen esamesei...).
  • Depresioa ez da nahastu behar "TRISTURA NORMALAREKIN": Normala da noizean behin nolabaiteko tristura edo kezka sentitzea, arazoren batengatik edo ageriko arrazoirik gabe, baina tristura "normala" arina eta iragankorra da, eta ez dio larriki eragiten pertsonaren funtzionamenduari. Horregatik, kasu horretan ez da tratamendu medikorik behar, baina bai ingurukoen laguntza eta jokabide osasungarriak izatea.

"Depresio nagusia", depresiorik ohikoena

  • Honetaz aritzen gara depresioaz hitz egiten dugunean
  • Depresio nagusia ez da berdin-berdina kasu guztietan, baina alderdi komun batzuk lagungarriak dira identifikatzeari begira, osasun-profesionalek diagnostikoa egin ahal izan dezaten. Pertsona batek depresio nagusia duela esan ahal izateko, beharrezkoa da sintoma batzukagertzea, hala nola:
      • Emozioak Tristeza intensa, llanto, irritabilidad o incapacidad para disfrutar de las cosas.
      • Pentsamenduak: Pesimismo, baja autoestima, culpabilidad, problemas de concentración o memoria.
      • Jokabidea: Aislamiento, inactividad o descuido de responsabilidades.
      • Beste batzuk: Cambios en el apetito, problemas de sueño o pérdida de energía.
    • Sintomekin batera, alteratuta egon behar du eguneroko funtzionamenduak; hau da, pertsonak ezgauza sentitu behar du ohiko zereginak betetzeko (adibidez, pertsonak zailtasunak ditu lanean normaltasunez jarduteko, besteekin harremanak izateko edo ohiko zaletasun edo hobbyetan aritzeko...).
    • Sintoma eta zailtasunek denbora gehienean agertu behar dute 2 astez, gutxienez.
    • Pertsona batzuek, adinez nagusienek bereziki, bestelako sintomak izan ditzakete; hauek, besteak beste: molestia fisikoak (buruko mina, zorabioak edo digestio-molestiak, adibidez), oroimen-arazoak, antsietatea edo kezka.
  • Depresioaren sintomen larritasunaren arabera, depresioa arina, moderatua edo larria izan daiteke. Depresio arinean, sintoma gutxiago agertzen dira eta txikiagoa da eguneroko funtzionamenduaren alterazioa.
Azken eguneratzea: 2014/02/12

Euskadi, auzolana