Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Depresioa

Nola egin dezaket hobera, depresioa badut?

  • Zure medikuak depresioa diagnostikatu badizu, garrantzitsua da berak emandako aholkuak eta tratamendua betetzea eta kontrolerako bisitetara joatea, bertan informazioa emango baitizu tratamenduan egin beharreko doiketez. Beste atal batean duzu informazio zabalagoa depresioaren tratamenduaz. (Esteka jarri “Zein da tratamendua?” atalarekin)
  • Kontuan hartu behar duzu depresioaren konponbidea ez dela "borondate irmoagoa edukitzea" edo "indartsuago izaten saiatzea". Borondatea lagungarria izango zaizu zure helburuak eta zure medikuaren gomendioak betetzeko, baina ez da nahikoa depresioa sendatzeko, tratamendua behar bezala betetzen ez baduzu, bestelako gaixotasun edo osasun-arazoetan gertatzen den bezala.
  • Profesionalen laguntzaz gain, komenigarria da konfiantzako pertsonen laguntza bilatzea. Erabaki egokia izan daiteke hurbileko pertsonei laguntza eskatzea, horrela zure kezkak, zailtasunak eta sentipenak azaldu ahal izango baitizkiezu; eta pertsona horiek zure sendatze bidean beharrezko izango zaizkizun laguntza, konpainia eta ulerkortasuna eskaini ahal izango baitizkizute.
  • Gomendagarria da depresioari buruzko gauza erraz batzuk ikastea: Jakin behar duzu zer den eta zer egin behar den sendatzeko. Informazio egokia izatea lagungarria izango zaizu sendatzeko. Dokumentazio eta esteka interesgarriak aurkituko dituzu "Esteka eta informazio interesgarriak" atalean.
  • Fisikoki eta mentalki aktibo aritzea ere lagungarria izaten da, sarritan zaila izan arren. Kasu hauetan, egokia izan daiteke eguneko helburu errazak jartzea eta, betetzeagatik, norbere burua saritzea. Hasieran, komeni da helburu errazak izatea, baina betetzen saiatzea eta tematzea. Adibidez: Paseoan ateratzea, beste pertsonaren batekin hobeto; konfiantzako pertsona batekin geratzea zerbait hartzeko; hurbileneko liburutegira joatea aldizkariren bat gainetik irakurtzeko; etxean, denbora jarduera errazetan ematea (landareak zaindu, denbora-pasak bete, sukaldean aritu, etab.). Osasun-profesionalak laguntza eman ahalko dizu zuretzat egokiak diren jarduerak hautatzeko.
  • Osasun mentalerako osasungarriak diren bizi-ohiturei jarraitu behar zaie: adibidez, elikadura osasungarri eta orekatua izatea, alkoholik eta bestelako drogarik ez hartzea, atseden nahikoa hartzea, edo tentsio handia edo urduritasuna eragiten duten egoerak murrizten saiatzea.
Azken eguneratzea: 2014/02/12

Compromiso con las personas