Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Depresioa

Nola tratatzen da depresioa?

  • Baditugu depresioaren aurkako tratamendu eraginkorrak, gaixotasun horrek sortzen duen sufrimendua gutxitzen lagundu eta kaltetutako gaitasunak berreskuratzea ahalbidetzen dutenak.
  • Beste gaixotasun batzuekin gertatzen den bezala, tratamendua goiz hasiz gero, handiagoa da hobeto sendatzeko aukera. Tratamendurik gabe, errazagoa da depresioak okerrera egitea edo kroniko bihurtzea.
  • Frogatuta dago tratamendu batzuk eraginkorrak direla depresioaren aurka: batez ere, farmako bidezko terapia, tratamendu psikologikoa (psikoterapia) edo autolaguntza-teknikak. Medikuak erabakiko du kasu bakoitzean zein den egokiena.
    • FARMAKO BIDEZKO TERAPIA: Depresioaren aurkako farmakorik eraginkorrenei antidepresiboesaten zaie. Nerbio-sistemari eragiten diote, burmuineko zenbait substantzia kimikoren mailak (neurotransmisoreak) gehitzen lagunduz; horrek hobekuntza dakar depresioa duten pertsonen gogo-aldartean. Garrantzitsua da hau jakitea:
      • Antidepresibo-mota ezberdinak daude, normalean ondo toleratzen dira eta seguruak dira.
      • Ez dute mendekotasunik eragiten.
      • Gehienek ez dute ez logurarik ez sedaziorik sortzen.
      • 4-6 aste behar izaten dira eragina izateko, eta aldi batez hartzen jarraitu behar da depresioa hobetu ostean, berriz ez gaixotzeko.
      • Tratamendua pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera doitu behar da, baina tratamendu “estandarrak” 6 hilabete inguru iraun dezake. Medikuak kasu bakoitzean erabakiko du zenbat denbora iraungo duen.
      • Albo-ondorioren bat agertuz gero, garrantzitsua da medikuarekin kontsultatzea; izan ere, ondorio horiek normalean tratatu daitezke. eta ez zaio utzi behar antidepresiboak hartzeari.
    • TERAPIA PSIKOLOGIKOA(psikoterapia): Esku hartzeko eredu desberdinak daude, Psikoterapia hitzak barne hartutakoak.
      • Horietatik, oro har, Terapia Kognitibo Konduktuala, esperientziadun profesionalek eskainitakoa, antidepresiboen bidezko tratamendua bezain eraginkorra da depresio nagusiaren kasuan; eta lehentasunezko tratamendu psikologikoa da depresio moderatuaren, larriaren edo iraunkorraren kasuan.
      • Depresio arinean, kontuan hartu beharko litzateke berariazko tratamendu psikologiko laburra (adibidez, arazoak konpontzeko terapia, terapia kognitibo-konduktual laburra edo counselling-a), 6-8 saiokoa, 10-12 astez. Tratamendu luzeagoak egin arren, ez da eraginkortasuna areagotzen.
      • Terapia kognitibo-konduktualak berezko eragin babeslea du, berriz gaixotzearen / errepikapenaren aurkako mantentze-medikazioaren osagarria izan daitekeena.
    • AUTOLAGUNTZA TEKNIKAK: Autolaguntza-tekniken bidez, depresioa duen pertsonari zenbait trebetasun eta ezagutza irakatsi nahi zaizkio, osasun-arazoa hobeto bideratu ahal izateko. Hainbat modalitate daude, idatzizko materialak (biblioterapia) edo programa informatikoak erabiltzen dituztenak (irakurgai, ariketa praktiko edo bideoekin). Horien bidez, depresioa hobeto ezagutzen da, eta laguntza jasotzen da depresioa gainditzeko jarduera batzuk praktikan jartzeko. Teknika horiek depresio arinean erabiltzen dira, batez ere, edo beste tratamendu batzuen osagarri gisa, depresio larriagoetan.
  • Garrantzitsua da gogoraraztea, edozein tratamendu hautatuta ere, seguruenik denbora igaro beharko dela eragiten hasteko. Batzuetan, hasi eta denbora-tarte bat igarota, aldatu egin beharko da, behar bezain eraginkorra ez izateagatik.
  • Sendatze-prozesuak, normalean, ez du jarraitzen goranzko lerro zuzenik ("egunean baino egunean hobeto") eta gorabeherak oso ohikoak izaten dira ("egun txarrak" noizean behin), hautatutako tratamendua edozein dela ere.
Azken eguneratzea: 2014/02/12

Euskadi, auzolana