Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Insomnioa

Arnasketa Abdominal Diafragmatikoa

(desaktibazio fisikoa):

 

Loa desaktibazio fisiologikora daraman arnasketa sakon, erregular eta abdominal batekin lotzen da.

 

Batez ere, gorputzaren eta gogoaren erlaxagarri bikaina da.

 

Bena-zirkulazioa azkartzen du; etengabeko masajea ematen die abdomeneko organoei; eta, arnasketari zabaltasuna, erlaxazioa eta erritmoa ematen laguntzen du.

 

Komenigarria da arnasketa abdominala praktikatzea, gure gorputza ohitu arte.

 

Arnasketa abdominala egiteko jarraibideak

  • Jarri esku bat bularrean, eta bestea urdailean, horrela ziurtatuko baituzu airea diafragmara eta biriken beheko aldera daramazula, bularra mugitu gabe.
  • Hartu arnasa astiro, urdaila eta tripa pixka bat puztuz, bularra mugitu gabe.
  • Arnasa hartzean, konta ezazu batetik bostera, edo hirura.
  • Aireari eutsi apur batean jarrera horretan, batetik bostera edo hirura kontatzen duzula.
  • Askatu airea astiro, urdaila eta tripa pixka bat hondoratuz, bularra mugitu gabe, batetik bostera kontatzen duzun bitartean.
  • Saiatu erlaxatuta egoten, eta apur bat gehiago erlaxatzen airea askatzean.
Azken eguneratzea: 2014/03/14

Euskadi, auzolana