Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Insomnioa

Erlaxazioa

(desaktibazio fisikoa):

 

Erlaxazioa lo egiten laguntzeko erabiltzen da, zeren eta irakatsi egiten baitigu muskulu-tentsioa eta intrusio-kezkak murrizten.

 

Hala ere, ezin da erabili lo egiteko pilula bat bezala, ariketak lo egin ezin denean bakarrik eginez, horrela lo egiteko ahalegin bihurtzen baitugu. Erlaxazio-ariketak eguneko beste uneren batean egitea gomendatzen da, tentsioan noiz gauden konturatu eta nola erlaxatu gaitezkeen ikasteko.

 

"Etengabe praktikatuz gero, lagungarria da lo egiteko, eta horrela azkar heltzen da erlaxazio mental eta muskularreko maila sakonetara lo hartzen denean".

 

Nola ikasi erlaxatzen?

  • Gelan isiltasuna behar da, ordenatuta egon behar du, eta argia itzali behar da edo oso motela izan behar du.
  • Erlaxatzeko jarrerarik egokiena ahoz gora etzatea da, gorputz osoa ohean bermatuta, eskuak eta besoak gorputzaren alboetan, esku-ahurrak behera begira.
  • Sakon hartu behar da arnasa 3-5 aldiz, astiro eta leunki, erlaxazio-egoeran sentitu arte.
  • Gorputzeko atal bakoitza lasaitzen hasi behar da. Garrantzitsua da gorputzeko atal bakoitzari pentsamenduarekin jarraitzea, atal horren erlaxazioaz ohartzeko.Pentsamenduak lasaitzen ari den atalean zentratu behar du arreta. Erlaxatzeko ordena goranzkoa da. Behatzetatik hasita, ondoren honela jarraitzen da: oina, orkatila, berna, hanka, gerria, bizkarraren beheko aldea eta abdomena, toraxa, besaburuak, besoa, besaurrea, eskua, atzamarrak; eta, gero, lepoa, ahoa, begiak, aurpegia eta burua.
  • Hori amaituta, egoera horretan geratu minutu batzuetan, eta saiatu erlaxazioari eusten gorputzeko atal bakoitzean.
  • Minutu batuk igarota, tenkatu muskulu guztiak batera, eta jarraian berriro erlaxatu batera.
  • Amaitzeko, relax-egoera luzatu daiteke, bakea transmititzen duten irudiak gogora ekarriz: zeure burua irudikatu dezakezu hondartza bakarti batean paseatuz, mendi lasai batean etzanda...
  • Oharra: Pentsamendu negatiboak saihestu. Lo egiteko zailtasunak daudenean, errazagoa da pentsamendu-mota horiek izatea, eta horrek zailago bihurtzen du erlaxatzea eta lasai lo egin ahal izatea.
Azken eguneratzea: 2014/03/14

Compromiso con las personas