Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Insomnioa

Estimuluak kontrolatzea

Zer da estimuluak kontrolatzea?

 

Helburua da lotura bat ezartzea logelan dauden estimuluen eta loa sortzearen artean.

 

Estimuluak kontrolatzeko jarraibideak

  • Ohera logura izaten denean joan behar da.
  • Egunero, oheratu aurretik, lo egiteko ordua hurbil dela adierazten duten ohiturak hartu behar dira (baso bat esne edan, tarte batez irakurri, gasa itzali, hortzak garbitu, etab.).
  • 15-20 minutu igarota lokartzen ez bazara, irten ohetik eta logelatik (nahi baduzu, jarduera lasairen bat egin dezakezu), eta itzuli ohera logura sentitzen hasten zarenean. Errepika ezazu behar beste aldiz.
  • Lo egiteko ordutegiak erregularra izan behar du; hau da, ordu berean jaiki eta oheratu behar da.
  • Ohea lo egiteko eta sexu-jarduerarako erabili behar da, beste ezertarako ez. Ez egin bestelako jarduerarik: irakurri, telebista ikusi, telefonoz hitz egin, irratia entzun, jan, etab.
Azken eguneratzea: 2014/03/14

Compromiso con las personas