Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Insomnioa

Loaren higienea

Zer da loaren higienea?

 

Pertsona hezi edo berrezteko prozedura bat da, loa erraztuko duten lo-ohitura egokiagoak eskuratzeari begira.

 

Loaren higiene egokia lortzeko jarraibideak

  • Ez hartu terik, ez kaferik, ezta kafeinadun bestelako edaririk ere (coca-cola...), lo egin baino 6 ordu lehenagotik, gutxienez.
  • Ez erre eta ez edan alkoholik, oheratu baino 2-3 ordu lehenagotik, gutxienez.
  • Ariketa fisikoa egitea lo egiten laguntzen du. Hala ere, ez da komeni gehiegizko ariketa fisikoa egitea oheratu aurretik; jarduera murrizten joatea programatu behar da.
  • Gauean ez da likido edo janari gehiegirik hartu behar.
  • Ohera ez joan goseturik, egarriz, etab.
  • Gauez esnatuz gero, ez jatea gomendatzen da, zeren eta, bestela, esnatzeko ohitura hartu bailiteke gose izaten denean.
  • Giroak egokia izan behar du lo egiteko: isila, iluna, segurua, erosoa eta tenperatura atseginarekin (ez 23ºCtik gora).
  • Ez erabili koltxoi oso gogorrik.
  • Siestak saihestu edo murriztu.
  • Kendu iratzargailua logelatik, orduari begira ez egoteko eta, hala, antsietatea murrizteko.
Azken eguneratzea: 2014/03/14

Euskadi, auzolana