Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Zer da GIB/hiesa

 

 

 

Zer da GIBarengatiko infekzioa eta hiesa?

Igo

 

Hies hitza Hartutako Immuno-Eskasiaren Sindromearen hitzen hasierei dagokie. Hiesa GIBak eragindako infekzioaren egoera aurreratu bat da, immunitate sistemaren suntsidura progresiboa probokatzen duena.

 

 

Nola transmititzen da GIBa?

Igo

 

Odolaren, semenaren, jariaketa baginalen eta infektatutako amaren esnearen bidez.

Honek esan nahi du GIBa hiru bidetatik transmiti daitekeela: sexu bidez, odolaren bidez eta amatik haurretara.

  • Sexu bidez: sexu harremanetan koitoarekin (baginala, uzkikoa edo ahokoa). Uzkitik sartzea da arriskutsuena, eta hurrena baginala. Aho- genital harremanek arrisku gutxiago dute GIBerako, baina badute arriskurik sexu bidezko transmisiozko infekzioetarako.
  • Odolaren bidez: odol kutsatuarekin kontaktuan egon den xiringa, orratz edo edozein tresna ebakitzaile partekatzea.
  • Amatik haurretara: ama seropositiboa denean (GIBa dauka) birusa transmiti diezaioke bere haurrari haurdunaldi, erditze edo edoskitze bitartean, nahiz eta gaur egun kontrol mediko egoki batekin arrisku hori ia ezabatua dagoen.

 

 

Nola ez da transmititzen GIBa?

Igo

 

GIBa ez da transmititzen eguneroko ukipen arruntekin: musuak, ferekak, WC publikoak, dutxak, eztula, doministikuak, edalontziak, mahai tresnak, elikagaiak, lantokiak, ikastetxeak, gimnasioak, igerilekuak,etab.

Ezta ere, ez da transmititzen listu edo izerdiaren bidez, ezta intsektu eztenkada edo etxeko animaliekiko kontatuaren bidez ere.

Azken eguneratzea: 2013/02/18

Euskadi, auzolana