Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasun Eskola
  4.  
  5. Informa zaitez zure gaixotasunaz
  6.  
  7. Osasun sexuala
  8.  
  9. Sexu-transmisiozko infekzioei

Sexu-transmisiozko infekzioei (STI) buruzko informazioa gizonezkoekin sexua egiten duten gizonentzat

Klamidia

 

 

Zer da klamidia?

Igo

 

Bakterio batek eragindako infekzioa da.

 

 

Nola harrapatzen da?

Igo

 

Infektaturik dagoen batekin izandako uzki- bagina- edo aho-kontaktu bidez harrapa daiteke.

 

 

Zein dira klamidiaren sintomak?

Igo

 

Klamidia duten gizonezkoen %50ak ez du inolako sintomarik.
Emakume asintomatikoak ikustea ere oso ohikoa da.
Sintomak sexu-harremana izan eta 1 eta 3 aste bitartean agertzen dira:

  • Zakilaren jariaketa: fluxu horixka gardena.
  • Sumindura edo azkura zakilaren zulo inguruan pixa egitean.
  • Mina, odola edo ondestearen jariaketa.
  • Mina edo hantura testikuluetan
  • Baginako jariaketa anormala

 

 

Nola jakin dezaket klamidia daukadala?

Igo

 

Zerbix, uretra, faringe edo uzkiko lagin baten bidez. 

 

 

Nola tratatzen da?

Igo

 

Antibiotikoekin tratatzen da.

 

 

Zer neurri hartu behar ditut nire bikotekidearekin?

Igo

  • Zure bikotekideak ere klamidia izan dezake, sintomarik ez izan arren.
  • Jakinaraz iezaiezu zure azken sexu-bikoteei zure egoera kontsultara joan daitezen.
  • Ez izan sexu-harremanik, ezta preserbatiboarekin ere, zuk eta zure bikotekideak tratamendua amaitu arte eta sintomak desagertu arte.

 

 

Nola prebenitu dezaket klamidia harrapatzeko arriskua?

Igo

 

Preserbatiboak klamidiaren transmisioa prebenitzen du.

Azken eguneratzea: 2013/04/11

Euskadi, auzolana