Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasun Eskola
  4.  
  5. Informa zaitez zure gaixotasunaz
  6.  
  7. Osasun sexuala
  8.  
  9. Sexu-transmisiozko infekzioei

Sexu-transmisiozko infekzioei (STI) buruzko informazioa gizonezkoekin sexua egiten duten gizonentzat

Herpes genitala

 

 

Zer da herpes genitala?

Igo

 

Birus batek sortutako infekzioa da. Baba eta ultzera minkorrak eragiten ditu ezpainetan, bagina, zakilean edo uzkian. Infekzio kronikoa da, tarteka agertzen dena.

 

 

Nola transmititzen da herpes birusa?

Igo

 

Larruazala eta mukosak kontaktuan egotean. Sintomatologiarik gabe ere transmititu ahal da.

 

 

Zer sintoma dauzka?

Igo

 

Pertsona gehienek ez dute infekzio-sintomarik, edo oso gutxi dituzte. Hala ere, baldin eta sintomarik badago, oso nabariak dira eta 2-20 egunera agertzen dira: inurridura edo sumina, gorritasunak eta baba minkorrak. Azken hauek lehertu egiten dira eta ultzerak eragiten dituzte. Sukarra, buruko mina eta muskuluetako mina ere ager daitezke.

Lehen agerraldi hau sendatutakoan, birusa latente gelditzen da organismoan, eta gero berriro aktibatu ahal da eta agerraldi berri batzuk eragin, baina inoiz ez dira izaten lehendabizikoa bezain larriak.

 

 

Nola diagnostikatzen da herpes birusa?

Igo

 

Batez ere, lesioen laginak hartuta diagnostikatzen da.

 

 

Nola tratatzen da?

Igo

 

Ez dago tratamendu bat herpes erabat sendatzen duena baina birusaren aurkako medikamentuak erabil daitezke agerraldien intentsitatea gutxitzeko.

 

 

Zer neurri hartu behar ditut nire bikotekidearekin?

Igo

 

Herpes daukaten pertsonek ez dute sexu-harremanik izan behar lesioak edo bestelako herpes-sintomak dituztenean. Sintomarik ez duen pertsonak ere infektatu ahal ditu bere sexu-bikoteak.

 

 

Herpesak GIB hartzeko arriskua areagotzen du?

Igo

 

  • Herpesak areagotu egiten du GIB hartzeko arriskua.
  • Herpesa eta GIBa baduzu, oso erraz transmititu ditzakezu bi infekzioak.

 

 

Nola gutxitu dezaket herpesa harrapatzeko arriskua?

Igo

 

Sexu-harremanak preserbatiboarekin eginda ere ez da guztiz baztertzen arriskua herpesak eragindako lesioak preserbatiboak estaltzen ez baditu.

Azken eguneratzea: 2013/04/11

Euskadi, auzolana