Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasun Eskola
  4.  
  5. Informa zaitez zure gaixotasunaz
  6.  
  7. Osasun sexuala
  8.  
  9. Sexu-transmisiozko infekzioei

Sexu-transmisiozko infekzioei (STI) buruzko informazioa gizonezkoekin sexua egiten duten gizonentzat

Sifilia

 

 

Zer da sifilia?

Igo

 

Bakterio batek eragindako sexu-transmisiozko infekzioa da. Erraz tratatzen eta sendatzen da, baina garaiz tratatzen ez bada, ondorio larriak izan ditzake. Baliteke sintomarik ez agertzea eta, beraz, beste pertsona batzuei transmititzea jakin gabe.

 

 

Nola transmititzen da?

Igo

 

Ahoa, genitalak, uzkia edo gorputzeko beste edozein zati infektaturik dauzkan pertsona baten lesioekin kontaktuan jartzean.

 

 

Zein dira sifiliaren sintomak?

Igo

 

Lehen fasea
Sexu-harremana izan eta 2-3 astera ultzera txiki bat ager daiteke genitaletan, uzkian edo ahoan, minik gabea eta gogorra. Tratatu ez bada ere, normalean 3-6 astean desagertzen da. Tratatu ez bada, infekzioak organismoan zehar zabaltzen jarraitzen du.

Bigarren fasea
Tratatzen ez bada, bigarren fasea hasten da, larruazalean orbanak ateratzen dira, batez ere esku-ahurretan eta oinazpietan. Bat-batean desagertzen dira.

Fase latentea
Tratatu gabe segitzen baduzu, fase latentera pasatzen zara. Ez dago inolako sintomarik. Handik urte askora ager daitezke sintoma larriak, hala nola, mugimenduak koordinatzeko zailtasuna, paralisia, itsutasuna, dementzia eta bihotzeko gaixotasunak.

 

 

Nola jakin dezaket sifilia daukadala?

Igo

 

Odol-analisi bat eginda.

 

 

Noiz egin behar dut analisia?

Igo

 

  • Genitaletan, ahoan edo uzki-aldean ultzeraren bat daukazunean.
  • Zure bikoteari sifilia diagnostikatzen diotenean.
  • Urtean behin edo birritan arrisku-praktikak egiten badituzu

 

 

Nola tratatzen da sifilia?

Igo

 

Antibiotikoekin tratatu eta sendatzen da.

 

 

Sifilia badut, zer neurri hartu behar ditut nire bikotekidearekin?

Igo

 

  • Jakinaraz iezaiezu zure azken sexu-bikoteei kontsultara joan daitezen.
  • Ez izan sexu-harremanik, ezta preserbatiboarekin ere, zuk eta zure bikotekideak tratamendua hartu arte eta sintomak desagertu arte, horrela batek bestea infektatu ez dezan.

 

 

Sifiliak GIB harrapatzeko arriskua areagotzen du?

Igo

 

  • Sifiliak areagotu egiten du GIB harrapatzeko arriskua.
  • Sifilia eta GIBa baduzu, errazago transmititu ditzakezu bi infekzioak.

 

 

Nola gutxitu dezaket sifilia harrapatzeko arriskua?

Igo

 

Preserbatiboek infektatzeko arriskua gutxitzen dute, baina ez dute erabat eliminatzen. Izan ere, estaltzen duten eremua baino ez dute babesten.

 

Azken eguneratzea: 2013/04/11

Euskadi, auzolana