Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasun Eskola
  4.  
  5. Informa zaitez zure gaixotasunaz
  6.  
  7. Osasun sexuala
  8.  
  9. Sexu-transmisiozko infekzioei

Sexu-transmisiozko infekzioei (STI) buruzko informazioa gizonezkoekin sexua egiten duten gizonentzat

Giza Papilomaren Birusa (GPB) (garatxo genitalak)

 

 

Zer da Giza Papilomaren Birusa?

Igo

 

Sexualki aktibo dauden pertsona gehienek izaten dituzte kontaktuak birus honekin bere bizitzako momenturen batean. Gehienek ez dute sintomarik edo osasun-arazorik izaten. Papilomabirus-mota batzuek garatxo genitalak eragin ditzakete. Beste batzuek utero-lepoko, zakileko edo uzkiko minbizia eragin dezakete.

 

 

Nola harrapatzen da?

Igo

 

Larruazala beste larruazal batekin zuzenean kontaktuan eta sarritan kontaktu genitalen bitartez zakila sartuta eta baita ahoko sexu bidez ere. Sintomarik gabeko pertsona batek transmititu ahal du.

 

 

Zer sintoma dauzka?

Igo

 

Pertsona gehienek ez dute sintomarik izango. Ohikoenak dira: garatxoak baginan, uzkian, penean edo horien inguruan. Batzuetan ikusiezinak dira, batez ere emakumeen kasuan. Kontaktua izan eta aste, hilabete edo urteetara ager daitezke. Normalean, ez dute suminik eragiten eta ez dira minkorrak.

 

 

Nola diagnostikatzen da GPB?

Igo

 

Normalean pazientearen garatxoak ikusita diagnostikatzen da.
Emakumeentzat oso baliagarria da GPBa laborategiko baliabideekin aurkitzea utero-lepoan, eta baita kontrol zitologikoak egitea ere.
Uzkiaren aldean papilomabirusaren determinazioa ere egiten da. Determinazio uretrala ez da erabakigarria, horregatik ez da egiten. 

 

 

Zer tratamendu daukate garatxoek?

Igo

 

Ez dago inolako tratamendurik GPBrako baina bai garatxoentzat: likidoekin edo pomadarekin tratatzen dira, nitrogeno likidoaz izoztuta, edo baita ere kirurgiarekin handiak direnean. Garatxoak sorrarazten dituen birusa desagertu egiten da tratamendu horiekin, baina berriro ager daiteke. GPBak eragindako infekzio gehienak bere kabuz desagertzen dira.

 

 

Nola gutxitu dezaket GPB harrapatzeko arriskua?

Igo

 

Preserbatiboak asko murrizten du GPB harrapatzeko aukera baina ez du erabat eliminatzen.

Azken eguneratzea: 2013/04/11

Euskadi, auzolana