Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasun Eskola
  4.  
  5. Informa zaitez zure gaixotasunaz
  6.  
  7. Osasun sexuala
  8.  
  9. Ez desiratutako haurdunaldia

Metodo antikontzeptiboak

Gizonezkoen preserbatiboa

Kondoia edo goma ere deitzen zaio.


Zorro fin eta elastikoa izaten da, normalean latexezkoa, gizonaren zakil tentean ipintzeko diseinatua.

 

Metodorik osoena da; haurdunaldiak saihesteaz gain, sexu-transmisiozko gaixotasunetatik eta GIB/hiesetik ere babesten du.

 

Zuzen eta sistematikoki erabili beharra dago sexu-harreman guztietan.

 

Erosteko, farmazi, merkataritza-gune handi edota salgai-makinetan ere eros daitezke.

 

Emakumezkoen preserbatiboa

Poliuretanozko zorro fin bat  da, mutur batetik itxia, eta baginaren barruan egokitu behar dena. Bi eraztun dauzka, mutur bakoitzean bana. Eraztun txikiena baginaren hondoan ezarri behar da eta bestea, zabalago eta malguagoa, baginatik kanpo utzi, kanpoko genitalak ere babesteko.

 

Sexu-harremana hasi aurretik ipini behar da, eta eiakulazioaren ondoren, ez dago berehala kendu beharrik gizonezkoen preserbatiboa bezala.

 

Gizonezkoena bezala, hau ere, “hesi metodoa” da, haurdun geratzetik, sexu-transmisiozko gaixotasunetatik eta GIB/hiesetik babesten duena.

 

Diafragma

 


Latexezko txano bat da, baginaren barruan ipintzen dena uterorako sarrera estaltzeko. Espermatozoideak obulura iristea eragozten du. Beti, krema espermizidekin erabili behar da, bere eraginkortasuna areagotzeko.


 
Metodo eraginkorra da haurdunaldia prebenitzeko, baina, ez du babesten, ez sexu-transmisiozko gaixotasunetatik, ezta GIB/hiesetik ere.

 

Osasun zentrora joan behar da hori preskribitzeko, neurri desberdinetakoak daude eta. Sexu-harremanak baino ordu batzuk lehenago jarri daiteke, edo minutu batzuk lehengo; gero, seitik zortzi ordura bitartean ipinita utzi behar da, azkeneko koitozko sexu-harremanaren ondoren. Kendu eta gero, uretan garbitu eta bere kaxan gordetzen da.

 

Hormona-Metodoak

 

Hormona-metodoek obulatzea eragozten dute, beraz, oso eraginkorrak dira haurdunaldia saihesteko, sistematikoki eta zuzen hartzen badira, behintzat; baina, ez dute inongo babesik eskaintzen, ez sexu-transmisiozko gaixotasunen aurrean, ezta GIB/hiesarenean ere.

 

Pilula (pilula konbinatua) 

 

Era askotako kontrazepzio pilulak daude, hormona dosiaren eta azaltzeko ereduaren arabera aldatzen direnak; eta medikuak preskribitu beharrekoak dira.


Egunero hartu behar da, ordu berean. Prestakinaren arabera, jarraian hartu beharko da, edo seitik zazpi egunera bitarteko atsedenak eginez.


28 pilulako ontzia bada, jarraian hartu behar dira, atseden egunik gabe, hots, ontzi bat amaitzean, bestea hasi.


21 edo 22 pilulatako ontzia bada, ontzi bat amaitzetik hurrengoa hastera, sei edo zazpi eguneko atsedena egin behar da.


Bietan, hilekoa, gutxi gorabehera,  28 egunera izango  da. 

 

Mini-pilula (gestageno-pilula) 

 

Hormona mota bakarra dauka. 28 pilulako ontzia dago, soilik. Egunero pilula bat hartu behar da, ordu berean, eta atseden egunik gabe; hots, ontzi bat amaitzean, bestea hasi.


 

Beste hormona-metodo batzuk
 

 

Badaude beste era bateko hormona-metodoak ere:

 

  • Baginatik: bagina-eraztuna
  • Azaletik: Kontrazepzio-partxea
  • Injektagarriak: Hilean behineko edo hiruhileroko injekzioa
  • Azalpeko inplantea

 

Umetoki barneko (UBG/DIU)

 

Plastikoz eta  metalez (batez ere, kobrea) egindako gauza txiki bat da, hari txiki bat duena, umetoki barnean jartzen dena. Espermatozoideak igarotzea galarazten du, eta umetokian aldaketa sortzen, horrela haurdunaldia saihesteko.


Badago hormona-UGB deiturikoa ere, hormona-piloarekin, hilekoaren jario ugariak saihesten laguntzeko.

 

Gailu hori jarri eta kentzeko, langile sanitarioa behar da. Normalean, ez zaie gomendatzen haurdunaldirik izan ez duen emakumeei.

 

Eraginkortasun handikoa da haurdunaldia prebenitzeko, baina, ez du babesten, ez sexu-transmisiozko gaixotasunetatik, ezta GIB/hiesetik ere.

 

Borondatezko esterilizazioa

 

Kirurgia bidez, obuluen igarobidea eteten da emakumeetan, eta espermatozoideena gizonezkoetan, horrela, haurdun geratzea saihestuz. Emakumeetan egiten denean, tronpen lotura esaten zaio, eta gizonezkoetan bada, berriz, basektomia.


Metodo eraginkorra da kontrazepziorako, baina, ez du babesten, ez sexu-transmisiozko gaixotasunetatik, ezta GIB/hiesetik ere.


Metodo iraunkorrak dira; behin eginez gero, oso zaila da seme-alabak izatea. 

 

Eraginkorrak  ez diren metodoak

 

Metodo naturalak (iritzira, tenperatura basala, umetoki-lepoko mukia): Emakumearen egun ugalkorrenak (obulaziotik gertuen daudenak) aurreikustean datza, egun horietan koitozko sexu-harremanik ez izateko.


Ez dira oso seguruak, izan ere, emakumearen hileko zikloa aldakorra da, eta gainera, ez dute balio sexu-transmisiozko gaixotasunak eta GIB/hiesa prebenitzeko.

 

“Coitus interruptus” (atzera-martxa):  Gizonezkoak eiakulatu aurretik, zakila baginatik ateratzean datza. Haurdun geratzeko arrisku handia duen praktika da, eiakulatu aurretik ere, gizonezkoak semen-aurreko likidoa isurtzen du, haurdun geratzeko adina espermatozoide eduki ditzakeena. Eta jakina, ez du inolako babesik eskaintzen sexu-transmisiozko gaixotasunen eta GIB/hiesaren aurrean.

 

Produktu espermizidak hutsik 

 

Koito aurretik baginan sartzen diren substantzia kimikoak dira; obulu, gel edo krema itxurakoak, eta beraien zeregina espermatozoideak suntsitzea da.
 

 

Ez dira erabili behar kontrazepzio-metodo  bakartzat, beren eraginkortasuna oso baxua baita. Beste metodoren batekin erabili behar dira beti, esaterako, diafragmarekin edo preserbatiboarekin.  Hauek ere ez dute babesten, ez  sexu-transmisiozko gaixotasunetatik, ezta GIBetik ere. 

 

Koito osteko dutxa: Sexu-harremanaren ondoren baginako dutxa bat hartzean datza.  Eraginkortasunik gabeko metodoa da, izan ere, espermatozoideei ez die galarazten utero barneraino heltzen. Ez du inolako babesik eskaintzen, ez sexu-transmisiozko gaixotasunen aurrean, ezta GIB/hiesaren aurrean ere. 

 

Amagandiko edoskitzea 

 

Nahiz eta uste ez, batzuetan, edoskitzaroan ere eman daitezke obulazioak; beraz, emakumearentzat garai emankorra dela esan daiteke.

 

Azken eguneratzea: 2012/06/26

Euskadi, auzolana